Bonu (finantzak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jesapen hitzak artikulu honetara dakar. Jesapenen azterketa finantzario eta matematikoari buruz jakiteko, ikus: Jesapen (finantza matematika)
Hego Carolinako estatuko bonu baten titulua.

Finantza arloan, bonua zor-titulu bat da, non baimendutako jaulkitzaileak (gehienetan, enpresa, erakunde eta estatuek), jaulkipen-unean bonuan zehaztutako dirua jasotzearen trukean, etorkizunean diru hori epe eta kuota zehatzetan itzuli behar dion bonuaren edukitzaileari. Bonuen jaulkipen bat, jesapen ere deitua, hainbat tituluetan zatikatutako mailegu bat dela esan daiteke: bonuaren edukitzailea mailegu-emailea da (hartzekoduna), bonuaren jaulkitzailea mailegu-hartzailea (zorduna), eta kupoia, berriz, interesa. Bereizgarri moduan, bonuak saldu eta erosi egiten dira burtsan, maileguak ez bezala, eta horrela bonuaren edukitzailea aldatzen da denboran zehar.

Bonuek kanpoko finantzazioa ematen diote mailegu-hartzaileari, epe luzeko inbertsioak finantzatzeko edota, estatuen bonuen kasuan, gastu arrunta ordaintzeko. Epe finkoko gordailuak edo paper komertziala ez dira bonutzat jotzen, moneta merkatuko tresnatzat baizik.

Bonuak zor-tituluak dira eta horrela bonudunek hartzekodun-estatusa dute (hots, mailegu-emaileak dira). Aitzitik, akziodunek partaide-estatusa dute konpainian (hots, konpainiaren jabeak dira). Beste desberdintasun bat akzioen aldean da bonuek epemuga zehatz bat izan ohi dutela, zeina igarota bonua kitatuta gelditzen den, eta akzioek, berriz, betiko iraun dezaketela. Salbuespenak dira Britainia Handiko consol deituriko bonuak, hots, epemugarik gabekoak.

Espainian bonuak bi sailetan banatzen dira: bonuak, bost urteko epemuga dutenak gehienez; eta obligazioak, hortik gorako epemuga dutenak.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.