Bilboko Burtsa

Koordenatuak: 43°15′37″N 2°55′37″W / 43.26028°N 2.92694°W / 43.26028; -2.92694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko balore merkatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».
Bilboko burtsa
Bilboko burtsaren eraikinaren sarrera.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′37″N 2°55′37″W / 43.26028°N 2.92694°W / 43.26028; -2.92694
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1905
Inaugurazioa1905eko maiatzaren 29a
Arkitektura
Webgune ofiziala

Bilboko Burtsa Bilboko balore merkatua da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abandoko Jose Maria Olabarri plazaren 1. zenbakian dago, Bilbotar Elkartearen egoitza, Bilbao-Concordia geltokia eta Abandoko Indalecio Prieto geltokiaren artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko burtsa orain dela mende asko sortu zen Zazpikaleetan hiriaren merkataritza jarduera eta egoera ekonomiko onaren ikur moduan. Dena den, ez zen erakunde ofiziala izan 1890 arte. Artean, Espainiako Maria Cristina erreginak burtsari eragiketak egiteko baimena eman zion.

Egungo burtsaren eraikina 1905eko maiatzaren 29an inauguratu zuten, burtsa Alde Zaharretik Abandora mugitu zutenean. Enrique Epalza arkitektuak diseinatu zuen. 1991n barrutik berregituratu zen. Burtsako eragiketak parket izeneko gunean egiten ziren bertan idazten ziren enpresek izandako aldaketak.

Espainiako merkatu baloreen erreforma egin zenean 1989an, burtsako eragiketa guztiak automatizatu egin ziren, eta bertan ziharduten agenteak, hau da, salerosketetaz arduratzen ziren pertsonak, desagertu egin ziren. Gaur egun, burtsako parkean telebista pantailak eta ordenagailuak baino ez daude. Bilboko burtsak Espainian duen garrantzia gutxituz joan da urteak aurrera egin ahala. 1998an mugitutako dirutzan, Espainiako bigarren burtsarik garrantzitsuena zen, Madrilgoaren atzetik. Egun, ordea, laugarrena da, azken urteetan Valentzia eta Bartzelonakoek gainditu egin baitute Bilbokoak salerositako akzioen balioa. Jaitsiera horrn azalpena Eusko Jaurlaritzak egindako jaulkipenen gutxitzean dago. Izan ere, 1998an eta 1990eko hamarkadan zehar, Eusko Jaurlaritzak euskobonoak (errenta finkoa) jaulkitzeko ohitura zuen. EAEko egoera ekonomikoa hobetu eta zor publikoa asko murriztu den heinean, jaulkipenak ere asko murriztu dira.

Horregatik, nahiz eta errenta mugikorreko salerosketen kopurua asko handitu den, 1998an burtsak mugitutako diru kopuruaren erdia zen errenta finkoak garrantzia galtzerakoan gainditu ahal izan dute Bilboko burtsa Espainiar estatuko beste bi burtsa txikiagoek.

Datu ekonomikoak 2006an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kontratazioa: 89.133 milioi euro
    • Errenta aldakorra: 84.835 milioi euro
    • Errenta finkoa: 4.298 milioi euro
  • Espainiako burtsen kontratazioaren ehunekoa: %7,4

Bilboko burtsako indizeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilbao Burtsa 2000 Indizea»

Bilboko Burtsako lehen indizea 1986. urtean sortu zen. Horrez gain, burtsako akzio desberdinak sektoreka biltzen zituzten indizeak sortu ziren. 2000. urtearen hasieran Bilbao Burtsa 2000 Indizea sortu zen, 2.000 puntuko hasierako balioarekin.

Bilboko burtsako kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko burtsa hamaika artekarik osatzen dute:

  • Ahorro Corporación
  • Banesto Bolsa
  • BBVA
  • Euskadiko Kutxa
  • Fineco
  • Galeainvest 2000
  • La Caixa
  • Mercagentes
  • Norbolsa
  • Renta 4
  • Santander Investment

JP Morgan bankuak 2005. urtean utzi zion Bilbo burtsako kide izateari.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Yohn jauregia, (Burtsa jauregia edo Burtsa eraikuntza bezala ere ezaguna).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo