Balore-burtsa
- Artikulu hau salerosketak bideratzen dituen erakundeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Burtsa (argipena)».
Balore-burtsa[1] baloreen salerosketarako negoziazioak bideratu egiten dituen erakundea da. Baloreak honako hauek izan daitezke: sozietateen akzioak, bonu publikoak eta pribatuak, ziurtagiriak, partaidetza-tituluak, eta abar. Balore-burtsako salerosketetarako, agente guztien artean erabaki eta adostutako prezioak hartzen dira oinarri. Horretarako, balore-burtsak inbertsoreentzako ingurune seguru, garden eta doituta eskaintzen du transakzioak burutzeko. Balore-burtsak kapital-merkatua indartzen du eta garapen ekonomikoa eta finantzarioa bultzatzen du.
Lehenengo erakundeak Anberesen funtzionatu zuen 1531n. Espainian, balore-merkatuaren (edo balore-burtsaren) aurrekari historikoa Bartzelonako lonja izan zen, XIV. mendean; han, salgaiekin eragiketak egiten zituzten merkatariek. Burtsa gisa aitortu zuten lehenengoa Madrilgoa izan zen, 1831n; geroago Bilbokoa, Bartzelonakoa eta Valentziakoa sortu ziren.[erreferentzia behar]
Baloreen Merkatuko legearen 2. eta 3. artikuluen arabera, negoziagarri diren baloreak hauek litzateke:
- Sozietatek jaulkitako akzio edo akzioak lortzeko eskubidea igortzen duten bestelako balore negoziagarri baliokideak.
- Aurrezki kutxen partizipazio kuotak eta Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioak igorritako partizipazio kuotak.
- Bonuak, obligazioak eta beste balore baliokideak.
- Hipoteka-zedula, hipoteka-bonu eta hipoteka-partizipazioak.
- Titulazio-bonuak.
- Inbertsio kolektiboen partizipazio edo akzioak.
- Merkatu monetariorako tresnak (Altxorraren Letrak, depositu zertifikazioak eta ordaindukoak)
- Partizipazio preferenteak
- Zedula territorialak
- Warrantak
- Bestelako disposizio legal edo arauzkoak balio negoziagarri bezala egotzi daitezkeenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Banka eta Aurrezkia Hiztegia ] [2019]