Balsas (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balsas ibaia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Balsas
Mixteco, Atoyac, Mezcala
Río Balsas desde Coyuca de Catalán.JPG
Datu orokorrak
Luzera 724 km
Geografia
Koordenatuak 17° 56′ 25″ N, 102° 08′ 10″ W / 17.94027778°N,102.13611111°W / 17.94027778; -102.13611111Koordenatuak: 17° 56′ 25″ N, 102° 08′ 10″ W / 17.94027778°N,102.13611111°W / 17.94027778; -102.13611111
Herrialdea Mexiko
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 113.100 km²
Iturburua Mexikoko goi-lautada
Bokalea Ozeano Barea

Balsas (gaztelaniaz: Río Balsas), Mezcala eta Atoyac ere deitua, Mexiko erdi-hegoaldeko ibaia da. Puebla estatuan sortu eta, Hegoaldeko Sierra Madre alderik alde igaro ondoren, Ozeano Barean itsasoratzen da.[1] 706 kilometro luze da, eta 122.987 kilometro koadroko arroa drainatzen du.[2]

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amacuzac ibaia deitzen zaio Morelosen, Mixteco Oaxacan, Atoyac Pueblan, eta Mezcala Guerrero estatuko Norte eskualdean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balsas ibaiaren arroan honako estatu hauek daude: Veracruz, Oaxaca, Puebla, Tlaxcala, Morelos, Mexiko, Michoacán, Jalisco eta Guerrero. Cutzamala eta Placeres del Oro, Guerrero estatuan, Calderón, Mexikoko estatuan, Amacuzac, Morelos estatuan, eta Tepalcatepec, Cupatitzio, Del Marqués eta Purungueo, Michoacán estatuan, dira ibaiadar nagusiak. Popocatépetl, Iztaccíhuatl eta Xinantécatl sumendietako elurraren urtzetik datorren ura jasotzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Balsas - North America grdc.sr.unh.edu . Noiz kontsultatua: 2017-11-26.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]