Popocatépetl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Popocatépetl
Mexico-Popocatepetl.jpg
Gailurra
Garaiera 5426 m.
Kokapena  Mexiko
Koordenatuak 19° 01′ 20″ N, 98° 37′ 40″ W / 19.022222222222°N,98.627777777778°W / 19.022222222222; -98.627777777778Koordenatuak: 19° 01′ 20″ N, 98° 37′ 40″ W / 19.022222222222°N,98.627777777778°W / 19.022222222222; -98.627777777778
Popocatépetl hemen kokatua: Mexiko
Popocatépetl
Popocatépetl
Popocatépetl (Mexiko)
Mendilerroa Mexikoko Sierra Nevada

Popocatépetl (nahuatlezko popoca, "ketzaile" eta tepetl, "mendi") Mexiko erdialdeko sumendi aktiboa da, Morelos, Puebla eta Mexiko estatuen mugan kokatua. Mexikoko bigarren mendi garaiena da, Pico de Orizaba tontorraren atzetik. Iztaccíhuatl-Popocatépetl Parke Nazionalean kokatzen da, Mexiko Hiritik 55 km hego-ekialdera dago[1].

1947an erupzio garrantzitsu bat izan zen. 1994ko abenduaren 21ean, sumendiak errautsak eta gasa kanporatu zituen eta inguruko herriak hutsarazi zituzten. 2000ko abenduan, milaka pertsona ebakuatu zituzten bulkanologoek alarma jo zutenean. 2007ko abenduaren 1ean, beste errauts kanporaketa bat egin zuen, 2 km igo zena.

Lehenengo igoera Tekunipa gizataldeak egin zuen 1289an. Lehen espainiar igoera 1519an egin zen, Diego de Ordásek gidatutako espedizioan. Hernán Cortés konkistatzaileak bidali zituen hara, sumendiko krater ertzeko sufrea biltzera, bolbora ekoizteko nahitaezko gai baliagarria.

XVI. mende hasieran, sumendiaren magalean espainiarek monasterio ugari eraiki zituzten, bertako populazioa kristautzeko asmoarekin. Hauetako hamalau Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOk 1994an, "XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean" izenarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Popocatépetl