Bamijan probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
بامیان
Bamijan
 Afganistan
Bamyan collage.jpg
Administrazioa
Estatua  Afganistan
ISO 3166-2 AF-BAM
Hiriburua Bamijan
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 34° 45′ N, 67° 15′ E / 34.75°N,67.25°E / 34.75; 67.25Koordenatuak: 34° 45′ N, 67° 15′ E / 34.75°N,67.25°E / 34.75; 67.25
Afghanistan-Bamiyan.png
Azalera 14.175 km²
Mugakideak Sar-e Pol probintzia, Wardak probintzia eta Parwan probintzia
Demografia
Biztanleria 404700 bizt. (2009)
Dentsitatea 28,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntzak Persiera (Hazarera dialektoa)
Ordu eremua UTC+4:30
Ordu eremua UTC+04:30
www.

Bamijan edo Bamian (Persieraz: بامیان ), Afganistango 34 probintzietako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. 14.175 km²-ko azalera du[1] eta 2009ko estimazioaren arabera 404.700 biztanle zituen.[2] Hiriburua Bamijan hiria da.

Hazarajat eskualdeko probintziarik handiena da eta biztanle gehienak Hazara etniakoak dira.

Antzina erdialdeko Afganistandik igarotzen ziren Zetaren Bideko karabanak, Erromatar Inperioa, Txina eta Erdialdeko eta Hegoaldeko Asiaren artean salgaiak garraitzen zituztenak. Harreman horiei esker elementu greko, budista eta pertsiarrak konbinatzen zituen Arte greko-budista garatu zen. Lanik ezagunenak Bamijango Budak ziren, labarrean zizelkatutako bi estatua erraldoi (bat 55 metrokoa bestea 38 metrokoa). 2001eko martxoan talibanek bonbardatu eta txikitu zituzten irudi hauek.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. World Gazetteer: Afghanistan: Administrative Divisions (population and area)
  2. Islamic Republic of Afghanistan Central Statistics Organization (CSO)
  3. berria.info: Talibanek bi buda bonbardatu zituztenekoa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bamijan probintzia Aldatu lotura Wikidatan
Band-e Amir aintzirak Bamijan probintzian