Banda Bassotti
Itxura
| La Banda Bassotti | |
|---|---|
Banda Bassotti, Un altro giorno d´amore | |
| Datuak | |
| Jatorria | Italia |
| Musika mota | Rock, Ska |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1989 - gaur egun |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Gridalo Forte, Esan Ozenki |
| Taldekideak | |
| Sigaro, Picchio, Scopa, Peppe, Sandokan, Stefano, Sandro, Maurizio | |
| Informazio gehigarria | |
| www.bandabassotti.org | |
La Banda Bassotti Erroman 1989an sortutako rock, ska eta punk (Oi!) musika taldea da. Eraikuntzako langileak zirelarik elkar ezagutu zuten taldekideek. Taldearen izena Walt Disneyen The Beagle Boys pertsonaien italierazko itzulpenetik dator. Politikari dagokionez ezkertiar iraultzaileak dira eta musika sutsua egiten dute. Italian ez ezik, Euskal Herrian ere arrakasta lortu dute, batez ere, Negu Gorriak taldearekin lanean jardun ondoren. Izan ere, euskaldunen (baita nikaraguarren, salvadorren eta palestinarren) borrokarekin bat egin dute behin baino gehiagotan. Beren diskoetxea, Gridalo Forte, osatu dute. Hala ere, Avanzo de Cantiere albuma Esan Ozenki-Gora Herriak euskal diskoetxeak ekoiztu zuen.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angelo Sigaro Conti - gitarra, ahotsak
- Gian Paolo Picchio Picchiami - ahotsak
- Fabio Scopa Santarelli - gitarra eta bigarren ahotsa
- Peppe - bateria
- Michele Frantino - baxua
- Francesco Sandokan Antonazzi - tronboia
- Stefano Cecchi - tronba
- Sandro Travarelli - tronba
- Maurizio Gregori - saxofoia
- David Cacchione - managerra
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992 - Figli della stessa rabbia
- 1993 - Bella ciao
- 1994 - Avanzo de cantiere
- 2001 - Un altro giorno d'amore (zuzenekoa)
- 2002 - L'altra faccia dell'impero
- 2003 - Asì es mi vida
- 2004 - Amore e odio
- 2005 - Baldi e fieri (Brigate Autonome Livornesiri zuzendutako mini-CDa)
- 2006 - Vecchi cani bastardi
- 2008 - Viento, sol y lucha