Ibarra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibarra (argipena)».

Ibarra

 Gipuzkoa
Ibarra elurtua, Izaskunetik ikusita.
Ibarra elurtua, Izaskunetik ikusita.

Ibarrako armarria

Izen ofiziala Ibarra
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Tolosaldea
Alkatea Mikel Agirrezabala Ezkudia (Euskal Herria Bildu)
Herritarra ibartar
Koordenatuak 43°7′51″N 2°3′42″W / 43.13083°N 2.06167°W / 43.13083; -2.06167Koordenatuak: 43°7′51″N 2°3′42″W / 43.13083°N 2.06167°W / 43.13083; -2.06167

Gipuzkoa - Ibarra.svg

Eremua 5,03 km2
Garaiera 92 m
Distantzia 26 km Donostiara
Posta kodea 20400
Biztanleria 4.195 bizt. (2014) — (Red Arrow Down.svg -34)
Euskaldunen % 62,40
Dentsitatea 834 bizt./km²
Sorrera 1802
http://www.ibarrakoudala.net/

Ibarra Gipuzkoako ekialdean eta Tolosaldea eskualdean dagoen udalerria da. 1802an banandu zen Tolosatik.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosa iparrean eta mendebaldean, Villabona iparraldean, Berrobi eta Belauntza ekialdean eta Leaburu hegoaldean mugakide ditu.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen lehen erdialdean hazkunde naturala izan bazuen ere, 1950eko eta batez ere 1960ko hamarkadetatik aurrera ikaragarrizko hazkundea gertatu zen Ibarran, batez ere Tolosaren hedapenari lotuta. 1960tik 1970era populazioa bikoiztu egin zen. Hazkundeak 1980ko hamarkadaraino jarraitu zuen, motelago izan bazen ere. 1990eko hamarkadan beherakada bat izan zen, krisialdi ekonomikoari lotuta.

XXI. mendearen lehen hamarkadan nahiko egonkor mantendu zen populazioa.

Ibarrako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibarrako kalea.

2003ko udal hauteskundeetan, EAJ-EA koalizioak 7 zinegotzi lortu zituen (969 boto), PSE-EEk 2 zinegotzi (279 boto), PPk zinegotzi bakarra (157 boto) eta Ezker Batuak ere zinegotzi bakarra (137 boto). Kontuan harturik ezker abertzalearen parte-hartzea debekatua izan zela, boto nuloak 855 izan ziren, hau da, %34,94. Bestalde, abstentzioa %33,52koa izan zen.

2007ko udal hauteskundeen emaitzak honako hauek izan ziren: EAJk 4 zinegotzi (405 boto), EAk ere 4 zinegotzi (384 boto), PSE-EEk 2 zinegotzi (233 boto), Ezker Batua-Aralar koalizioak zinegotzi bat (134 boto) eta PPk zinegotzirik ez (86 boto). Emaitza hauekin EAJko Maria Consuelo Romeo Aia alkate bihurtu zen, nahiz eta boto gehien jaso zuen alderdia inpugnatuta zegoen EAE-ANV alderdia izan, 731 botorekin. Abstentzioa %42,74koa izan zen.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan asko sinplifikatu zen panorama politikoa, hiru alderdik soilik lortu baitzuten ordezkaritza udalbatzan. Ezker abertzalearen ordezkari zen Bildu koaliziak lortu zuen gehiengo osoa, zortzi zinegotzirekin. EAJ alderdiak bi zinegotzi lortu zituen, eta PSE-EEk bat. Bilduko Jesus Peñagarikano hautatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk galera handia izan zuen, bi zinegotzi eta botoen % 30 galdu baitzituen. EAJk, berriz, botoak bikoiztu eta hiru zinegotzi gehiago lortu zituen. PSE-EE zinegotzirik gabe geratu zen. Euskal Herria Bilduko Mikel Agirrezabala hautatu zuten alkate.

Ibarrako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 11
941 (% 46,63)
8 / 11
1.331 (% 62,78)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
882 (% 43,71)
2 / 11
452 (% 21,32)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE)
0 / 11
153 (% 7,58)
1 / 11
176 (% 8,30)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren ikuspegia.

Izaskungo baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Izaskun»

Udalerri honen gainaldean eta Uzturre mendiaren magalean Izaskun baseliza eta auzoa kokatzen da.

Ibartar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ibarra Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa