Edukira joan

Banfora

Koordenatuak: 10°37′51″N 4°45′32″W / 10.6308°N 4.7589°W / 10.6308; -4.7589
Wikipedia, Entziklopedia askea
Banfora
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Burkina Faso
EskualdeaCascades
Burkina Fasoko probintziaComoé probintzia
Geografia
Koordenatuak10°37′51″N 4°45′32″W / 10.6308°N 4.7589°W / 10.6308; -4.7589
Map
Azalera934 km²
Altuera299 m
Demografia
Biztanleria117.200 (2019)
20.063 (2013)
Dentsitatea125 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1903
Ordu eremuaGreenwich Meridianoko Ordua
Hiri senidetuakChauvigny eta Trino

Banfora Burkina Fasoko hego-mendebaldeko hiria da, Comoé probintziako hiriburua. 2019ko erroldaren arabera 117.452 biztanle ditu eta herrialdeko seigarren hiri handiena da[1].

Burkina Fasoren hego-mendebaldean kokaturik dago, Cascades ("Ur-jauziak") eskualdean, izan ere Karfiguélako ur-jauziak baitaude alboan. Tengrela aintzira ere aipatzekoa da, hipopotamoak bizi baitira bertan.

Abidjan (Boli Kosta) eta Uagadugu (Burkina Fasoko hiriburua) lotzen dituen trenbidean kokaturik dago[2].

Karaboro herria izan zen eskualdea populatu zuen lehen leinua. Ondoren Gouin eta Turka herriak etorri ziren eta gaur egun hiru hauek dira Banforako biztanleria (eta Burkina Faso hegoaldekoa) osatzen duten leinuak.

1903an frantziar armada kolonizatzailea iritsi zen eta postu militar bat ezarri zuen bertan, berehala administrazio puntua bihurtu zena[3]. 1905ean errepidea eraiki zen eta 1931ean trenbidea.

Banfora azukre kainabera industriaren baitan hazi den hiria da. Gaur egun turismoak ere garrantzia hartu zu Karfiguélako ur-jauziak eta Tengrela aintzira dela eta[4].

    Datu klimatikoak (Banfora (altuera: 313m))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.6 35.7 36.9 36.8 35 32.6 30.8 30.2 31.1 33.3 34.9 33.6 33.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.4 27.8 29.9 30.7 29.5 27.5 26.3 25.9 26.3 27.4 27.4 25.5 27.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17.3 19.9 23 24.6 24 22.5 21.9 21.6 21.5 21.6 19.9 17.4 21.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1 5 22 56 109 136 209 282 187 64 12 3 1086
Iturria: Climate-Data.org[5]
    Datu klimatikoak (Banfora (altuera: 300m))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 33.8 35.7 37 36.7 35.1 32.8 31 30.3 31.1 33.4 35 33.6 33.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.6 27.8 30 30.6 29.6 27.7 26.5 25.9 26.3 27.5 27.5 25.5 27.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 17.4 20 23.1 24.6 24.1 22.6 22 21.6 21.6 21.7 20 17.4 21.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1 5 22 56 109 136 209 282 186 64 11 2 1083
Iturria: Climate-Data.org[6]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Burkina Faso: Regions, Cities & Localities - Population Statistics, Maps, Charts, Weather and Web Information» www.citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  2. (Frantsesez) «Chemin de fer Abidjan – Ouagadougou : “SITARAIL a préservé l'activité ferroviaire”» Banfora.org- Amitiés Saintonge Banfora 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  3. (Ingelesez) School, Africa EENI Global Business. «Business in Banfora (Cascades, Burkina Faso)» Africa EENI Global Business School (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  4. «Beautiful Burkina Faso: Cascades de Karfiguéla, Banfora | Adventures of Tin» web.archive.org 2014-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-07-17).
  5. (Ingelesez) Climate-Data.org. Climate: Banfora - Climate graph, Temperature graph, Climate table (elevation: 313m). .
  6. (Ingelesez) Climate-Data.org. Climate: Banfora - Climate graph, Temperature graph, Climate table (elevation: 300m). .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]