Boli Kosta
Boli Kostako Errepublika République de Côte d'Ivoire
|
||||||
---|---|---|---|---|---|---|
|
||||||
Goiburua: Unité, Discipline et Travail (Batasuna, Diziplina eta Lana) |
||||||
Ereserkia: L'Abidjanaise | ||||||
Hiriburua | Jamusukro | |||||
Hiri handiena | Abidjan | |||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Frantsesa | |||||
Herritarra | bolikostar[1] | |||||
Gobernua | Errepublika | |||||
- | Presidentea | Alassane Ouattara | ||||
- | Lehen ministroa | Amadou Gon Coulibaly | ||||
Independentzia | ||||||
Azalera | ||||||
- | Guztira | 322,463 km2 (69.) |
||||
- | Ura (%) | 1,4 | ||||
Biztanleria | ||||||
- | Zenbatespena (2013) | 22.400.835 (53.) | ||||
- | Dentsitatea | 63,9 bizt./km2 (139.) | ||||
Dirua | CFA Frankoa (CFA) | |||||
Ordu-eremua | GMT | |||||
Aurrezenbakia | 225 | |||||
Internet domeinua | ci |
Boli Kosta[1] (frantsesez: Côte d'Ivoire, kot divwaʁ ahoskatua), ofizialki Boli Kostako Errepublika (frantsesez: République de Côte d'Ivoire) Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da. Gineako golkoaren ipar-mendebalean dago, Ozeano Atlantikoaren ertzean.
322.463 km2 ditu eta 17.298.040 biztanle (2005).
Hiriburua Jamusukro da (200.659 biztanle), hiri nagusia Abidjan den arren, aurreko hiriburua zena (3.310.500). Buake eta Man dira beste hiri aipagarriak.
Eduki-taula
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialde mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean, Mali eta Burkina Faso; hegoaldean, Ozeano Atlantikoa; ekialdean, Ghana; eta mendebaldean, Liberia eta Ginea.
Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsasertza apala eta hareatsua da; barrualdeko goi-ordokia baso hertsiz eta sabanez estalita dago. Hiru ibai nagusik zeharkatzen dute Boli Kosta: Sassandra, Bandama eta Comoe.
Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Boli Kosta 19 eskualdetan banatzen da:
Horretaz gain eskualdean barrutietan banatzen dira, guztira 58.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVI. mendean portugaldarrek aurkitu zuten, eta Frantziaren kolonia bihurtu zen 1893. urtean.
Erabateko burujabetza 1960. urteko abuztuan lortu zuen. Félix Houphouët-Boigny izendatu zuten errepublika berriko lehendakari, eta bera hautatu berriz ere 1965, 1970, 1975, 1980, 1985 eta 1990. urteetako hauteskundeetan. Felix Houphouët 1993an hil zen, eta Henri Konan Bédié izan zen lehendakaria, eta egonkortasun politiko eta garapen ekonomiko handikoa izan zen haren agintaldia. Hainbat estatu-kolperen ondoren, 2002tik 2004ra gerra zibila izan zen Boli Kostan. 2007an hauteskundeak izan ziren, elkarren aurkako alderdiek hitzarmen bat egin ondoren; 2007ko ekainean, ordea, Guillaume Soro Lehen Ministroa hil zuten.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza bada ere (kakaoa, kafea, bananak, kotoia, kokoa, arroza, artoa, manioka, pinaburuak) azken urteotan industriaren hazkunde handia izan du atzerriko inbertsioei esker. Turismoa eta arrantza indar handia hartzen ari dira. Diamante ekoizpena murrizten ari da, baina burdin eta tantalio meatze berriak aurkitu dituzte. Estatuaren erdialdean dagoen Kassou aintzirak lurralde zabala bustitzeko aukera ematen du. Industria gehiena Abidjan hirian biltzen da. Boli Kosta Afrikako estatuetan frantses kolonia izan direnen artean aberatsenetakoa da.
Hizkuntza ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Frantsesa da mintzaira ofiziala. Horrez gain, mandingoa, baulea eta hausa ere hitz egiten dira.
Bolikostar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Félix Houphouët-Boigny (1905-1993), politikaria.
- Ahmadou Kourouma (1927-2003), eleberrigilea.
- Henri Konan Bédié (1934-), politikaria.
- Tiken Jah Fakoly (1968-), reggae musikaria.
- Marguerite Abouet (1971-), komikigilea.
- Didier Drogba (1978-), futbolaria.
- Roland Lamah (1987-), futbolaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) Boli Kostako gobernuaren webgune ofiziala
|