Baratze bat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baratze bat
Pier Paul Berzaitzen, Mikel Urdangarinen eta Niko Etxarten musika-lana
Egilea(k)Pier Paul Berzaitz, Mikel Urdangarin eta Niko Etxart
Ezaugarriak
DiskoetxeaElkar
HitzakPier Paul Berzaitz
Bestelako lanak
MusikagileaPier Paul Berzaitz

Baratze bat Pier Paul Berzaitz muskildiar abeslariaren abestia da. Izen bera duen albumean argitaratu zen 2000an. Hitzak eta airea Pier-Paul Berzaitzenak dira.[1] Abestia zubereraz idatzita dago eta hala abesten da.[2]

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira abestiaren hitzak:

«

Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Gaü beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitürik.

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal aboro denbora
Hiskor beitago amodioa

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.

Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.

»


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berzaitz, Pier Paul. (2000). «Baratze bat (albuma)» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-07).
  2. Baratze bat. (Noiz kontsultatua: 2018-09-01).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]