Barbara Krause

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Barbara Krause
Barbara Krause 1979.jpg
Bizitza
Jaiotza Ekialdeko Berlin1959ko uztailaren 7a (59 urte)
Herrialdea  Alemania
 Alemaniako Errepublika Demokratikoa
Jarduerak
Jarduerak igerilaria eta artista
Jasotako sariak
Barbara Krause.

Barbara Krause (Ekialdeko Berlin, Ekialdeko Alemania, 1959ko uztailaren 7a) alemaniar igerilari ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko igerilari onenetako bat izan zen. 1976an, munduko errekorra hautsi zuen 400 metro libretan, eta, bi urte geroago, munduko txapeldun izan zen 100 metro libretan eta txapeldunorde 200 metrotan. 1980an, Moskuko Olinpiar Jokoetan, Estatu Batuen boikotak balioa kendu zien igeriketa-probei. Dena dela, 1976an bezala, Alemania Ekialdeko igerilariek ia proba guztiak irabazi zituzten, hamahiru probatik hamaika. Barbara Krausek irabazi zuen 100 eta 200 metro libretan, eta urrezko hirugarren domina lortu zuen txandakako 400 metro libretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbara Krause Aldatu lotura Wikidatan