Abdomeneko barruko muskulu zeihar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barruko muskulu lapran» orritik birbideratua)
Abdomeneko barruko muskulu zeihar
Xehetasunak
JatorriaIztai lotailua
Gandor iliakoa
Faszia torakolunbarra
ArteriaSaihets azpiko arteria
NerbioaHamargarren saihets-arteko nerbioa
Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa
Saihets-azpiko nerbioa
Seigarren saihetsarteko nerbioa
Zazpigarren saihets-arteko nerbioa
Zortzigarren saihets-arteko nerbioa
Lehen gerri nerbioaren aurreko adarra
iliohypogastric nerve (en) Itzuli
ilioinguinal nerve (en) Itzuli
Muskuluaren akzioaEnborraren flexioa
Enborraren biraketa
Enborraren flexio laterala
Prentsa abdominala
arnasbotatzea
Identifikadoreak
Latinezm. obliquus internus abdominis
TAA04.5.01.017
FMA13891
Terminologia anatomikoa

Barruko muskulu laprana (Obliquus internus abdominis) abdomenean dagoen horma-muskulu bilaterala da. Kanpoko muskulu lapranaren eta muskulu zeharraren artean dago. Muskulu hau, aurreko biak bezala, alboetan zabala da eta marra zurira (xifoides apofisitik pubisera doan ehun konektibo gogorra) iristean aponeurosi bihurtzen da. Muskulu honen aponeurosiak bi orri ditu: azalekoa, muskulu zuzenaren aurretik pasatzen dena, eta barruko orri bat, muskulu zuzenaren atzetik pasatzen dena Douglasen lerro arkuturaino iritsi eta desagertu arte.

Jatorria eta ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu honen jatorria gandor iliakoa, azken hiru edo lau saihetsen aurpegiak, gerri ornoetako arantza apofisiak eta iztai lotailuaren kanpoko herena dira. Ezarpena, aldiz, marra zuria. Zuntzen norabidea atzetik aurrerakoa eta behetIik gorakoa da.

Inerbazioa eta odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inerbazioari dagokionez, muskulu hau inerbatuko duten nerbioak honako hauek dira: 8.-11. saihetsarteko nerbioak, nerbio subkostala (T12), iliohipogastrikoa eta ilioinginala. Muskulu hau saihets azpiko arteriak odoleztatzen du.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtzioen artean alboko flexioa, enborraren biraketa ipsilaterala, espirazioa, pelbisaren igoera eta abdomenaren prentsa dira. Barruko muskulu lapranak elkar muskuluaren eraketan ere parte hartzen du, muskulu zeharrarekin baKtera.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Netter. Atlas de Anatomía humana 6ª edición.
  • Prometheus. Atlas de Anatomía 3ª edición.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]