Bartolome Olaetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bartolome Olaetxea
Bizitza
Jaiotza Derio, 1723
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 1795 (71/72 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta apaiza
Literaturaren Zubitegiko fitxa 714

Bartolome Olaetxea edota Bartholome Olaetxea (Arteaga Derio, Derio, Bizkaia, 1723 - 1795) XVIII. mendeko euskal idazle eta apaiz bizkaitarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laukarizko erretore eta Bilboko erietxeko kapilau izan zen.

Cristinauben doctrina idatzi zuen 1775ean. Bizkaieraz idatzitako kristau ikasbidea da. Argitaraldi ugari eta zabalkunde handia izan du. Bertso hauei buruz zera dio Luis Villasantek: “Hain bertso biziak dira Chaho liluratuta eta txundituta utzi zutela, honek Europako herri literaturetan zail zela horrelakorik aurkitzen esaten digularik, benetako obra ederrak direla, maisu-lana, chef d’oeuvre bat direla azpimarratuz” (1991, XXIII. or.); eta haren euskarari buruz: “en un vizcaíno enteramente popular” (Villasante 1979, 123. or.).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cristinauben doctrina (1763, Thomas Robles ta Navarro)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]