Bartzelonako metropoli-eremua
Bartzelonako metropoli-eremua | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°22′57″N 2°10′37″E / 41.3825°N 2.1769°E |
Azalera | 636 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 3.239.337 (2012) 4.082.000 (2006) 5.093.585 (2022) 5.082.355 (2021) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2021) |
Dentsitatea | 5.093,3 bizt/km² |
amb.cat |
Bartzelonako metropoli-eremua eremu administratibotik haratago doan eremu geografiko bat da, eta hasiera batean 1968ko lege batek mugatu zuen, 3.297 km²-rekin. Europako eremu jendetsuenetako bat da (3.239.337 biztanle), bere lurraldea osatzen duten 636 km²-etatik %48 hiritartuta ditu. Gainerakoa 25 km hondartzek eta 25.000 hektarea inguru naturgunek betetzen dute. Hegoaldeko Europan kokapen estrategikoa du, Iberiar penintsula kontinentearekin lotzen duen Mediterraneoko korridorearen erdian. Kokapen pribilegiatu horri esker, Kataluniako lurraldearen epizentroa bihurtu da. Bere lurraldeak, Llobregaten deltako nekazaritza eremuak, Bartzelona eremuko erabat urbanizatutako eremuak eta Garraf, Collserola eta Marina mendilerroetako berdegune handiak hartzen ditu. 1987an udalaz gaindiko erakunde bat eratu zen izen berarekin (Bartzelonako metropoli-eremua), eskumen propioak zituena kohesioan, lurralde-orekan, etxebizitzan, garraioan eta mugikortasunean, uraren zikloan, hondakinetan eta ingurumenean. Erakundea 2009ko uztailaren 27an berritu eta arautu zuten, Kataluniako Parlamentuak Bartzelonako Metropoli Eremuaren 31/2010 Legea aho batez onartu zuenean.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Kataluniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |