Baschi (familia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carnanoko gaztelua, familiaren etxeetako bat

Baschi Italiako Erdi Aroko familia garrantzitsua izan zen. XIII. eta XIV. mendean izan zuen bere momenturik gorena. 60 gaztelu kontrolpean izan zituzten, Umbria, Toskana eta Marketan. Familia honetako kideek mendeetan zehar hainbat kargu izan zituzten, horietako batzuk Capitano del Popolo, Malta eta Rodaseko Zaldun, Podestà eta Aitasantuaren edo Veneziako jeneral izan ziren. Leinu honetako kiderik ezagunen artean dago Bindo de'Baschi, "Pastacalda" izenaz ezaguna, Umbriako gibelinoen komandantea. 27 urterekin hil zen Orvietoko gudan, 1313an edo Ranuccio de'Baschi, familiaren distira itzuli zuena eta Baschiko udalerrian dagoen jauregia eraiki zuena. Azken honekin erlazioan hainbat familia garrantzitsu daude, adibidez Aldobrandeschi, Farnese, Orsini, Caetani, Baglioni, Alviano, Monaldeschi eta Vitelleschi familiak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxearen jatorriaren inguruan eztabaida dago. Teorietako bat Ugolino izeneko noble batekin hasi zela dio, XI. mendearen bukaeran bizi izan zena. Bere ondorengoa izan zen Ranieri II.ari Frederiko I.a Bizargorriak Inperioko Konte titulua eman zion. Beste teoria baten arabera, Pericle Perali historialariak defendatzen duena, Baschi familia lonbardiar familia baten ondorengoak dira, Atti eta Marsciano familietan gertatzen den bezala.

Baschi familiak historia luzea izan zuen anai eta senideen arteko gatazken inguruan. Frantzisko Asiskoak familia ezagutu zuen 1217. urtean, eta honek mediazio papera egin zuen familiaren bi aldeen inguruan. Erromarako bidairen batean edo, agian, Parisera joateari uko egin zion batean Carnano eta Teverinako gazteluak bisitatu zituen eta bertan bake mezua ematen hasi zitzaien. Familiaren bi aldeek, eskertuta, eraikin hustu bat eman zioten, Tiber ibaiaren ertzean. Bertan Frantzisko Asiskoa Pantanelli konbentu-baseliza eraikitzen hasi zen.

1751an Francesco Mariaren heriotzarekin, hainbat haustura eta gertakariren ondotik, familia bukatu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]