Frantzisko Asiskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Frantzisko Asiskoa
Cimabue Saint Francis Fragment.jpg
Bizitza
Izen osoa Giovanni di Pietro di Bernardone
Jaiotza Asis1181/82
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Porziuncola1226ko urriaren 3a
Hobiratze lekua Basilica of San Francesco d'Assisi
Familia
Ezkontidea(k) ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
italiera
Ikaslea(k) Bernard of Quintavalle
Giovanni da Pian del Carpini
Pietro Catanii
Lanbidea
Lanbidea erlijiosoa, poeta, fraidea, idazlea eta Diakonoa
Santutegia
Urriaren 4
Sinesmenak
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Anaia txikerren ordena

San Frantzisko Asiskoa (Asis, Italia, 1181/82 - 1226ko urriaren 3a) italiar erlijioso katolikoa zen, Anaia Txikien Ordenaren sortzailea (frantziskotarrak), otoitza, txirotasuna, ebanjelizazioa eta Kreazioaren babesa aldarrikatzen zituena. Gregorio IX.a aita santuak santutu zuen 1228an. Liturgia egutegi katolikoan urriaren 4ean ospatzen da bere eguna.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatari aberats baten semea zen. 1206an familiarekiko harremanak hautsi eta bakardadean bizitzeko erretiratu zen. Geroago, herriz herri predikatzen hasi zen. Jarraitzaile asko bildu zitzaizkion (1208-1209) eta anaidi bat antolatu zuen. 1210ean Inozentzio III.ak anaidi hura hitzez onartu zuen. Berak idatzi zuen Cantico di Frate sole (1224, Eguzki anaiaren kanta), Italiako literaturako lehen poema handia (unbrieraz idatzia). Bere bizitzako pasarteak, egiazkoak eta asmatuak, Fioretti (Loretxoak, Krispin Beobidek euskarara itzuliak) liburuan bildu ziren XIV. mendean.

San Frantzisko Asiskoa (Francisco de Zurbarán, 1658)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko Asiskoa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.