Basic Instinct
Basic Instinct (euskaraz Oinarrizko sena) 1992ko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren suspense filma da. Bertan, Michael Douglas, Sharon Stone, George Dzundza eta Jeanne Tripplehorn aktoreek antzeztu zuten. 2006an Basic Instinct 2 izeneko jarraipena izan zuen.
Estreinatu eta berehala, sekulako arrakasta eta ospea bereganatu zuen: Sharon Stone aktorea galdekatzen dutenean egin zuen hanka gurutzatzea 1990eko hamarkadako eszena erotiko ezagunenetakoa bilakatu zen.
Bi Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Jerry Goldsmith) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Frank J. Urioste).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johnny Boz (Bill Cable) rock kantari ohia eta San Frantzisko hiriko nightclub baten jabea bere ohean modu basatian hila agertu da. Bizirik ikusi zuten azken aldia Catherine Tramell (Sharon Stone) neskalagunarekin izan zen, intriga eleberrien idazle erakargarri eta buruargia. Nick Curran (Michael Douglas) polizia agentea garai txarra bizitzen ari da, alkohol eta droga adikzioa uzten saiatzen ari baita; halere, kasu horretako susmagarri nagusi Catherine zaintzeko ardura jaso du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael Douglas: Nick Curran detektibea
- Sharon Stone: Catherine Tramell
- George Dzundza: Gus Moran detektibea
- Jeanne Tripplehorn: Beth Garner doktorea / Lisa Hoberman
- Denis Arndt: Phillip Walker tenientea
- Leilani Sarelle: Roxanne "Roxy" Hardy
- Bruce A. Young: Andrews
- Chelcie Ross: Talcott kapitaina
- Dorothy Malone: Hazel Dobkins
- Wayne Knight: John Correli
- Daniel von Bargen: Marty Nilsen tenientea
- Stephen Tobolowsky: Lamott doktorea
- Benjamin Mouton: Harrigan
- Jack McGee: sheriffa
- Bill Cable: Johnny Boz
- William Duff-Griffin: Myron
- James Rebhorn: McElwaine doktorea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Basic Instict filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1992ko filmak
- Paul Verhoevenek zuzendutako filmak
- Joe Eszterhasek idatzitako filmak
- Michael Douglasek antzeztutako filmak
- Sharon Stonek antzeztutako filmak
- George Dzundzak antzeztutako filmak
- Jeanne Tripplehornek antzeztutako filmak
- Daniel von Bargenek antzeztutako filmak
- Stephen Tobolowskyk antzeztutako filmak
- Dorothy Malonek antzeztutako filmak
- James Rebhornek antzeztutako filmak
- Wayne Knightek antzeztutako filmak
- Bruce A. Youngek antzeztutako filmak
- Chelcie Rossek antzeztutako filmak
- Denis Arndtek antzeztutako filmak
- Jack McGeek antzeztutako filmak
- Leilani Sarellek antzeztutako filmak
- Mitch Pileggik antzeztutako filmak
- Benjamin Moutonek antzeztutako filmak
- Mary Pat Gleasonek antzeztutako filmak
- Anne Lockhartek antzeztutako filmak
- David Wellsek antzeztutako filmak
- Peter Appelek antzeztutako filmak
- Mario Kassarrek ekoitzitako filmak
- Alan Marshallek ekoitzitako filmak
- Canal+ek ekoitzitako filmak
- StudioCanalek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Suspense filmak
- Jerrald Goldsmithen soinu bandadun filmak
- Thrillerrak
- LGBTeei buruzko filmak
- Film erotikoak
- Psikopatei buruzko filmak
- Nartzisismoari buruzko filmak
- San Frantziskon (Kalifornia) girotutako filmak