Batasun Sozialista-Komunista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batasun Sozialista-Komunista
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaFrantzia
Historia
Sorrera1923

Batasun Sozialista-Komunista (frantsesez: Union socialiste-communiste, U.S.-C), geroago Alderdi Sozalista-Komunista (frantsesez: Union socialiste-communiste), alderdi politiko sozialista izan zen Frantzian 1923tik 1932ra bitartean.

Fundazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdia Boulogne-sur-Seinen sortu zen 1923ko apirilaren 29an, Frantziako Alderdi Komunistako bi talde marjinalek bat eginda; alde batetik, Batasun Sozialista Federala zegoen, 1922ko abenduan sortua, Alderdi Komunistaren joera eskuindarra zena (alderdia III. Internazionalan sartzearen aurka agertu zen); bestetik, Ludovic-Oscar Frossarden Alderdi Komunista Batuak. Frossard Alderdi Komunistaren lehen idazkaria izan zen, baina alderdia utzi eta Alderdi Komunista Batua sortu zuen 1923ko urtarrilaren 2an, hainbat intelektual eta udal-zinegotzi hartuta (bereziki Paris aldekoak).[1][2]

Boulogne-sur-Seine, Issy, Saint-Denis, Saint-Ouen, Le Pré-Saint-Gervais eta Pantinen auzo pobreetako alkateak alderdikoak ziren.[2] Kide garrantzitsuenek Georges Pioch, Victor Méric eta Ernest Lafontizan ziren.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]