Batman (Turkia)
| Batman | |
|---|---|
| hiria | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | Batman |
| Izen ofiziala | Êlih |
| Posta kodea | 72000 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 37°53′N 41°08′E / 37.88°N 41.13°E |
![]() | |
| Altitudea | 550 |
| Demografia | |
| Biztanleria | 445.874 (2020) |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+03:00 eta TRT |
| http://www.batman.bel.tr/ | |
- Artikulu hau Turkiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batman (argipena)».
Batman (kurdueraz: Êlih) Turkiako hiri bat da, Anatolia Hego-ekialdeko Eskualdekoa, eta izen bereko Batman probintziako hiriburua. 2008. urteko erroldan 313.355 biztanle zeuden.
Petrolioa ekoizten duten gune garrantzitsua da, eta Batmango findegietan egunero 22.000 petrolio-barril inguru ekoizten dituzte.
Hiria itsasotik 540 metro ingurura dagoen meseta batean kokatuta dago, Batman eta Tigris ibaiek bat egiten duten lekutik hurbil.
Aireportua daukate, eta militarren basea ere badago: hegazkinek eta helikopteroek erabiltzen zuten Golkoko Gerran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendeko 50eko hamarkadara arte Batman Iluh izeneko herria zen, 3.000 biztanle ingurukoa. 40ko hamarkadan petrolio-putzuak aurkitu zituztenetik herria arin hazten eta garatzen hasi zen. 1957. urtean Batman izena ipini zioten herriari, ibaiarena hain zuzen, eta hiri-izaera eman zioten, baita barrutiko hiri nagusitzat hartu ere. Eraikuntza eta biztanleria nabarmen hazi ziren hurrengo 50 urteetan.
1967. urtean petrolioa garraiatzeko 511 km-ko hobia egin zuten Batman hiritik Dörtyol itsas portua zuen hiriraino. 1990. urtean Batman probintziako hiriburu izendatu zuten.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru-iturri nagusi den petrolioaz gain, Batmanen elikagaigintza (edariak eta prestatutako janariak), altzarigintza, oinetakogintza, eta makineria, produktu kimikoak, eta garraio-ekipamendua ekoizten da.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007. urtean Batmango Unibertsitatea ireki zuten hirian, eta Erasmus programako partaide da harrezkero.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.4 | 23.5 | 30.6 | 35.8 | 38.5 | 43.0 | 46.5 | 45.4 | 43.8 | 37.0 | 28.3 | 22.6 | 46.5 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.6 | 10.8 | 15.9 | 21.7 | 27.7 | 34.9 | 39.6 | 39.2 | 34.5 | 26.6 | 16.8 | 9.6 | 23.7 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.6 | 0.2 | 3.9 | 8.3 | 11.9 | 16.6 | 20.8 | 20.1 | 15.3 | 7.1 | 5.3 | 0.4 | 9 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -24.0 | -16.0 | -17.0 | -9.0 | 0.9 | 5.7 | 11.8 | 11.5 | 4.4 | -3.0 | -6.4 | -23.0 | -24 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 56.3 | 66.3 | 74.7 | 68.5 | 40.1 | 8.8 | 0.9 | 2.2 | 4.1 | 28.2 | 55.7 | 62.2 | 468 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 11.0 | 10.7 | 11.5 | 11.4 | 7.8 | 2.4 | 0.5 | 0.4 | 1.0 | 5.8 | 8.1 | 10.4 | 81 |
| Eguzki orduak | 102.3 | 123.2 | 176.7 | 219 | 297.6 | 357 | 381.3 | 356.5 | 303 | 220.1 | 153 | 93 | 2782.7 |
| Hezetasuna (%) | 80 | 78 | 70 | 66 | 63 | 41 | 29 | 30 | 34 | 54 | 71 | 81 | 58.1 |
| Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [1] | |||||||||||||
| Iturria (2): Weatherbase [2] | |||||||||||||
