Tigris

Koordenatuak: 38°30′12″N 39°30′21″E / 38.5032°N 39.5058°E / 38.5032; 39.5058
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tigris
دجلة Diğlä (ar), Dîjle (ku), Dicle (tr)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera1.850 km
Geografia
Map
Koordenatuak38°30′12″N 39°30′21″E / 38.5032°N 39.5058°E / 38.5032; 39.5058
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera375.000 km²
Arro hidrografikoaPersian Gulf Basin (en) Itzuli
Ur-emaria1.014 m³/s
LakuakLake Hazar (en) Itzuli
IturburuaLake Hazar (en) Itzuli
Bokalea
()
Xatt al-Arab

Tigris[1] (antzinako grezieraz: Τίγρις, Τίγρης; kurdueraz: Dîcle, Dîjla; turkieraz: Dicle; asirieraz: ܕܹܩܠܵܬDeqlaṯ; arabieraz: دجلة‎Dijla) Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Anatoliako Taurus mendietan sortzen da eta Pertsiar Golkoan amaitu. 1.800 km luze da[2].

Eufratesekin batera Mesopotamia izeneko lurralde historikoa mugatzen zuen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigris izenarekin ezagutzen da Europako hizkuntzetan eta baita euskaraz ere[1], greziarrek Tigris esaten ziotelako (Τίγρις, haientzat tigre felinoarem sinonimoa), baina izenak ez du zerikusirik ugaztun haragijalearekin baizik eta aurretik persiarrek eta antzinagotik elamitek Tigra esaten ziotelako. Tigra zahar hori, aldi berean, sumertarrek ematen zioten Idigna edo Idigina izenarekin lotu daiteke, ur lasterra, nolabait esateko; kontrastea egiten baitu ibaiak Mesopotamiako bestearekin, Eufratesekin, bigarren hau geldoagoa baita ibilian[3].

Idigna/Idigina forma sumertarrak iraun du inguruko hizkuntza semitikoetan mailegu gisa: Idiqlat zeritzon akkadiera desagertuan, baina egungo hebreeraz Ḥîddeqel deritzo, eta arabieraz Dijlah.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblian hebreerazko forma agertzen da, eta Hasieran agertzen da, Edendik sortzen ibaiaren lau adarretako bat zela (besteei zeritzen Pixon, Gihon, eta Eufrates ezaguna)[4].

Sumerko mitologian, Enki jainkoak sortua zen ibaia. Hitita eta Hurrita herrientzat ere sakratua zen, Kumarbi jainkoaren semea zen Tigris.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigris ibaia Turkiako Taurus mendietan sortzen da, Elazig hiriaren hego-ekialdean (Kurdistan). Kurdistango lurrak zeharkatu ondoren (Siriako eta Turkiako estatuen arteko muga eratzen du 50 km-tan zehar), Iraken sartzen da eta antzinako Mesopotamiako lurren ekialdeko muga eratzen du, Eufrates ibaiarekin batu eta Xatt al-Arab osatu aurretik: bi ibaien baturak ez du jada bataren edo bestearen izenik[3].

Eufrates ekialdean eta Tigris mendebaldean, Mesopotamiako bi ibaiak.

1.800 km inguru luze da, eta arroak 221.000 km² inguruko eremua hartzen du; %19 Iranen, % 56,1 Iraken, % 0,4 Sirian eta % 24,5 Turkian dago[2].

Ubide batzuek elkartzen dituzte Eufrates eta Tigris ibaiak Irakeko erdialdetik aurrera. Eufrates ibaian ontziak ezin daitezke ibili, baina bai Tigris ibaian. Ur lasterrei eta albotik hartzen dituen ibaien (Zab Txikia eta Zab Handia, Diyala, Adhaim, al-Uzaym) uren indar handiari eusteko ur-hesiak eraiki behar izan dira, eta ibaiadarrak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira. Alubioietan laboreak, kotoia, fruituak eta arroza lantzen dira, eta datil-palmondoak behe arroan (munduko ekoizpenaren % 80).

Bazterretako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaia Taurus mendietan sortzen da, Turkian. Hortik aurrera, eta Eufratesekin bat egin baino lehen, Mosul (Kurdistan) eta Irakeko hurrengo hirien alboetatik igarotzen da: Tikrit, Samarra, Bagdad, Kut eta Amarah.

Ibaiadarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ur nahiko gazia duen ibaia da Tigris, eta historikoki bere inguruko lurrak salinizazioaren ondorioz tarteka ez dira egokiak izan garia hazteko[3].

Tigrisen emaria 32 urtez, 1906 eta 1972 artean, neurtua izan da Bagdaden[5], Eufratesekin elkartu baino 400 km gorago. Gune horretan, drainatutako eremuak 134.000 km² ditu, arro osoaren % 60. Aldi horretan, urteko batez besteko emaria 1.210 m³/s izan zen; emari handiena apirilean izaten zuen (2.835 m³/s) eta txikiena urrian (365 m³/s). Hala ere, 1970eko hamarkadatik aurrera Turkia eta Iraken eraiki diren urtegi handiek erabat aldatu dute ur-emarien erregimena[2].

Tigrisen batez besteko emariak (/s), Bagdaden neurtuak
Datuak: 32 urtez, 1906 eta 1972 artean

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. a b c Tigris River Basin Inventory of Shared Water Resources in Western Asia. Waterinventory.org
  3. a b c «Tigris - Livius» www.livius.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  4. «Biblia/Hasiera — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  5. Tigris ibaia Bagdaden Webworld.unesco.org

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]