Bazterkeria Zero Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bazterkeria Zero Eguna
Irudia
LeloaA society free of discrimination
Motanazioarteko egun
Commemorates (en) Itzulianti-discrimination (en) Itzuli
Indarraldi2014 - 
EgunMartxoaren 1
Promulgatze2013ko abenduaren 1a
AntolatzaileaGIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratua
Helburuanti-discrimination (en) Itzuli

Webguneunaids.org…
Hashtag#ZeroDiscriminationDay
Twitter: UNAIDS Edit the value on Wikidata

Bazterkeria Zero Eguna Nazio Batuen Erakundeak (NBE) eta nazioarteko beste erakunde batzuek urtero martxoaren 1ean ospatzen duten eguna da. Egunak, legearen aurrean eta praktikan, NBEko kide diren herrialde guztietan berdintasuna sustatzea du helburu. 2014ko martxoaren 1ean ospatu zen lehen aldiz, eta Michel Sidibé ONUSIDAko zuzendari exekutiboak ekitaldi handi batekin jarri zuen martxan urte horretako otsailaren 27an Pekinen[1].

Herrialde askotan, legeek pertsonen arteko tratu desberdintasunak sortzen dituzte, asko oinarrizko zerbitzuetatik kanpo geratzen dira, edo, beren bizimoduan, murrizketak jasaten dituzte berek izan nahiengatik. Horrelako legeak diskriminatzaileak dira, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak ukatzen baitituzte.

2017ko otsailean, ONUSIDAk dei egin zien herritarrei «bazterkeria zeroren inguruan zarata atera, hitz egin eta bazterkeria saihestu zezaten helburuak eta ametsak lortzeko bidean».

GIB/HIESa duten pertsonen aurkako bazterkeriari aurre egiten dioten ONUSIDA bezalako erakundeek bereziki nabarmentzen dute eguna. Ivan F. Camanor doktoreak, Liberiako HIESaren aurkako Batzorde Nazionaleko presidenteak, hauxe esan zuen: "GIBarekin lotutako estigma eta bazterkeria oso zabalduta dago, eta munduko ia leku guztietan dago, gure Liberian barne". Nazio Batuen Garapen Programak, bazterkeria jasaten duten GIB/HIESa duten LGBTI pertsonei ere, omenaldia egin zien 2017an[2].

Indiako eragileek egun hau LGBTI komunitatearen aurkako bazterkeria areagotzen duten legeen aurka hitz egiteko erabili dute, batez ere herrialde horretan homosexualitatea kriminalizatzen zuen legea indargabetzeko aurreko kanpainan (Indiako Zigor Kodea, s377[3]), homoxesualitatea zigortuta baitzegoen Indiako Auzitegi Gorenak 2018ko irailean legea baliogabetu aurretik.

2015ean, Kalifornian, armeniar-amerikarrek 'die-in' (hiltzen) bat egin zuten Bazterkeria Zero Egunean Armeniako genozidioaren biktimak gogoratzeko[4].

Bazterkeriaren Zero Eguna 2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« KALTETZEN DITUZTEN LEGEAK EZABA DITZAGUN, AHALDUNTZEN DITUZTEN LEGEAK SOR DITZAGUN

Bazterkeriaren Zero Eguna 2022

Aurtengo Bazterkeriaren Zero Egunean, Kaltetzen dituzten legeak ezabatu, ahalduntzen dituzten legeak sortu gaiarekin, ONUSIDAk lege baztertzaileen aurka neurriak hartzea premiazkoa dela azpimarratu nahi du.

Herrialde askotan, lege hauen ondorioz, pertsonak modu ezberdinean tratatzen dira; funtsezko zerbitzuetatik kanpo uzten dituzte, edo beren bizitza nola bizi dezaketen modu bidegabean murrizten dute norbera izateagatik, egiten dutena egiteagatik edo maite dituztenak maitatzeagatik. Lege hauek giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen aurkakoak dira.

Estatuek betebehar moral eta juridikoa dute baztertzaile-legeak ezabatzeko eta pertsonak bazterketatik babesten dituzten beste batzuk ezartzeko. Guztion erantzukizuna da Estatuei beren betebeharra bete dezaten eskatzea, aldaketa eskatzea eta lege baztertzaileak ezabatzen laguntzea.

Martxoaren 1ean, Bazterkeria Zero Egunean, pertsona guztiek bizitza osoa eta produktiboa duintasunez eta bazterketarik gabe bizitzeko duten eskubidea ospatzen dugu.

»

Bazterketarik Zero Eguneko gaiak

Urtea Gaia
2022 «Ezabatu ditzagun kalte egiten duten legeak, sor ditzagun ahalduntzen duten legeak»
2021 Desberdintasunekin amaitu
2020 Emakumeen eta nesken aurkako zero bazterketa
2019 Lege baztertzaileak aldatzeko mobilizatu
2018 Zer gertatuko litzateke baldin eta...?
2017 Sentiaraz zeure burua!
2016 Nabarmendu
2015 Ireki mundura, luza eskua
2014 Batu eraldaketara

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]