Beñat Iturbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beñat Iturbe
Bizitza
JaiotzaBilbo1998ko uztailaren 28a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm9251527 Edit the value on Wikidata

Beñat Iturbe Zinkunegi (Bilbo, Bizkaia, 1998ko uztailaren 28a) euskal aktorea da, nagusiki Goǃazen telesaileko bi denboralditan Julen Ibarraren papera egiteagatik ezaguna, telebistan beste paper txiki batzuk izan baditu ere.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ama Larraitz Zinkunegi eskultore garaikidea da,[1] Imanol Zinkunegi eta Kontxu Odriozolaren alaba. Beraz, Beñat Kontxu Odriozola aktore zenaren biloba da.

Bilboko Begoñazpi ikastolan eta Donostiako Santo Tomas Lizeoan ikasitakoa da. Gaur egun Donostian bizi da, eta informatika ikasten dabil Euskal Herriko Unibertsitatean.

Telebistan extra moduan agertu zen bere lehen papera lortu aurretik, Goǃazen telesailean, hain zuzen ere. Bi denboraldiz Julen Ibarra pertsonaia antzeztu du telesailean, eta beste zenbait saiotan ere parte hartu du, hala nola gabon zahar gaueko gala berezietan eta telesailean oinarritutako antzerki musikalean. 2019ko otsailaren 15ean, bosgarren denboraldiko azken atala emititu baino ordu batzuk lehenago, telesailari agur esan zion bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez. Bere azken denboraldia izan zela eman zuen aditzera, eta eskerrak eman zizkien zaleei zein lankideei.[2]

Estatuko telebista-kateen telesailetan pertsonai txiki batzuen paperak eskuratu ditu.[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goǃazen 2018 gabon zahar gaueko saio berezia (2017)
  • Goǃazen 2019 gabon zahar gaueko siao berezia (2018)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goǃazen antzerkia (2017-2019). Julen Ibarra (2 denboraldi)
    • Goǃazen 4.0 antzerkia (2017-2018). Julen Ibarra
    • Goǃazen 5.0 antzerkia (2018-2019). Julen Ibarra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]