Beagle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Beagle
Txakur arraza
Beagle 600.jpg
Espeziea Canis lupus familiaris
Jatorria  Ingalaterra

Beagleak tamaina txikitik ertainera duten txakur arraza da. Foxhound izeneko txakurren antza du, baina tamaina txikiago batean, hanka motzagoekin eta belarri luze eta leunagoekin. Nagusiki erbiak, untxiak eta beste harrapakin batzuk ehizatzeko erabiltzen den untxaria da. Bada, detekzio-txakurrak bezala erabiltzen dituzte, alimentu debekatuak detektatzeko, mundu osotik erabilitakoak. Animalia oso azkarrak dira eta asko zabaldutako etxe-animaliak dira, bere tamaina perfektuaren ondorioz, beraien izaera bareagatik eta beraien osasun-arazo gutxiengatik.

Bada, arraza honek "ordezkari" bat izan du: Snoopy izeneko txakurra "munduko beagle ospetsuena" bezala ezagutzen den pertsonaia.

Fitxa teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxa teknikoa
Herritartasuna Britainia Handia
Pisu optimoa 12 eta 18 kg tartean
Altuera 33 eta 40 zm tartean
Ilea Motza eta leuna
Kolorea Txuria gorriarekin, beltza, hiru-kolorekoa
Izaera Alaia, jolaskorra eta tripazaina
Bizi iraupena 12 eta 15 urte tartean

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV.mendean beagleen erreferentziak atera ziren Juliana Bernersen Libro de San Albano liburuan. liburu horretan, txakur txiki batzuk aipatzen ditu, erbiak ehizatzeko erabiltzen zirenak. Oraindik ez da guztiz jakin nondik datorren beagle terminoa. Pentsatzen dena da ingelesezko begle hitzetik edota aintzinako frantsesezko beigle hitzetik atera dela. Bi hitzen txikia esan nahi dute.

Nahiz eta bere jatorria Ingalaterra izan, Estatu Batuetan ere hazi egin ziren beagleak. Hauek, Ingalaterran hazitakoak baino txikiagoak izan ohi dira.

1890.urtean, zale talde bat Beagle Club izeneko sortu zuen eta 1891.urtean, Association of Masters of Harriers and Beagle sortu zen. Talde hau ehiztari-talde bat zen non beagleak azeriak harrapatzeko erabiltzen zituzten.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1800.urtean Sportsmans Dictionary hiru beagle mota bereizi zituen, beren tamainaren arabera:

  • Southern beagle: handiena da, baina ez da 40,5 zentimetroko altura baino handiagoa.
  • Northern beagle: ertainena da, 36 eta 30 zentimetro tartekoa.
  • Pocket beagle: ez da 30 zentimetro baino handiagoa izaten. Elisabeth beagle bezala ere ezagutzen zen, Isabel I.a haien zalea baitzen.

Geroago, arraza klubak akordio batetara heldu ziren: tamaina bakar bat izatea, 13 hazbete eta 16 hazbete tartekoa, hau da, 33,02 zentimetroetatik 40,65 zentimetroetaraino. Horrela aurreko tamaina guztiak sartzen ziren eta ez ziren bereizketarik egin behar.

Populartasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beagleak munduan zehar sakabanatuta daude. Gutxigorabehera, Estatu Batuetan 40.000 jaiotza gertatzen dira urtero eta beagleen kopuru totala herrialde horretan 600.000 baino gehiago da. Honek arrazoi garbi bat du: bere etxezaletasuna.

Osasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beagle 745.jpg

Arraza hau, 14 urteko adina lor dezake, ondo zainduta eta elikatuta baldin badago. Hala ere, osasu arazo propio batzuk ditu hazten den eñean. Aldakako displasiaz ere kaltetzen da arraza hau, nahiz eta hain ohikoa ez izan. Gehien kaltetzen duen gaixotasuna retinako atrofia progresiboa da. Baita ere, hernia diskalaz kaltetuta egon diteke.

Arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta leku txikietan primeran moldatzen diren, beagleak, beste txakur guztiak bezala, ariketa fisikoa egin behar dute. Bestela, obesitatea izatera hel ditzake.

Izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti pozik dagoen txakur untxaria da. Ingalaterran oso ospetsua izan da urte askotan, eta oraindik, jarraitzen du horrela uzaten. Edozein bizilekura molda daiteke, ariketa fisiko minimo bat egiten baldin badu. Gainera, umeekin ondo moldatzen da, ez da inoiz beraietaz aspertzen, beti jarraitzen du jolasean eta haiek egiten dituzten "maltzurkeri" guztiak jasan egiten ditu, kexatu barik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahotsa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten da beraien ahotsa politenetarikoa eta partikularrena dela. Beagleak zaunkalari "onenak" dira.

             "Su armoniosa y resonante voz alcanza una coralidad extraordinariamente agradable."

Record tristeena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraien mantsotasuna, beraien izaera goxoa eta beraien tamaina perfektuaren ondorioz, txakur arraza hau esperimentu kosmetikoetarako erabiliak izan dira, laborategietan. Gutxigorabehera, gaur egun, urtero 100 milioi animalia esperimentuetan sartuta egoten dira.

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen den marrazki bizidun batean non beaglea agertzen den Snoopy da. Beagle baten antza izan zuen lehendabizi, lau hanketan ibiltzen. Geroago, marrazki bizidunak zirenez, marrazki bizidun itxura gehiago lortu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • PeloPicoPata aldizkaria
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beagle Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.