Beat belaunaldia

Beat belaunaldia (ingelesez: Beat Generation) kultura eta literatura mugimendua izan zen, XX. mendearen erdialdean AEBetan garatu zena. Sexua, drogak, jazz musika eta ekialdeko filosofia izan ziren mugimendu horren inguruan batu zirenen leitmotivak.[1][2] Jack Kerouac, Allen Ginsberg eta William Burroughs idazleak izan ziren belaunaldiko kiderik ezagunenak.[3][4]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugimendua Bigarren Mundu Gerraren ondoren agertu zen, eta, hein batean, gerra arteko Belaunaldi Galduari hartu zion lekukoa (Ernest Hemingway, F. Scott Fitzgerald, Gertrude Stein, John Dos Passos…), edo kendu zion lekua, ordura arteko bidea erabat zartatu nahi izan baitzuen.
"Beat" hitza idazleek berek onartutako izendapena izan zen. John Clellon Holmes-ek jendarteratu zuen artikulu batean, eta Kerouacek berak aipatu zuen On the Road liburuan. 'Beat' hitzak askotariko adierak ditu: beatifikatua, zafratua, erritmikoa… Beat belaunaldiko kide guztien ezaugarria askatasun-egarria izan zen eta askatasun hori literatura-formen bilaketara bideratu zuten, Iñigo Roque itzultzailearen hitzetan.[5]
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, hauexek ziren mugimendu hori definitzeko erabilitako ezaugarriak:
- Balio tradizional estatubatuarrak arbuiatzea.
- Inkonformismoa.
- Drogen erabilera.
- Sexu askatasun handia.
- Asiako ekialderen filosofiarekiko interesa.
- Jazz musikarekiko interesa.
Mugimendu honek hippien pentsamenduan eragin handia izan zuen.
Idazle ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Allen Ginsberg
- Jack Kerouac
- William S. Burroughs
- Neal Cassady
- Charles Olson
- Richard Brautigan
- Joan Vollmer
- Lawrence Ferlinghetti
- Elise Cowen
- Joanne Kyger
- Carolyn Cassady
- Brenda Frazer

Kultura eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere estetika masa-kulturak eta klase ertainak xurgatu zuten berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. On the Road, adibidez, gazteek gurtzeko obra bihurtu zuten. Askapen espiritualari egindako kantuak sexu-askapenea bideratu zuen; halaber, emakumearen eta beltzen askapen-mugimenduen katalizatzaile gisa jokatu zuen, hippy mugimendua eta kontrakulturaren igoera, eta zeharka homosexualen askapena indartu zituen.
Estatu Batuetako eta, orokorrean, ingelesezko kulturaren izen handiengan eragina izan zuen, besteak beste, Bob Dylan, Tom Waits, Tuli Kupferberg, Ian Curtis, Jim Morrison, Arthur Lee, Janis Joplin, Patti Smith.
Beat Belaunaldiaren inguruko filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jack Kerouac (gidoia), Robert Frank and Alfred Leslie (zuzendariak) Pull My Daisy (1958)
- The Beat Generation (1959)
- A Bucket of Blood (1959) Roger Corman Production
- The Subterraneans (1960)
- Greenwich Village Story (1961)
- Next Stop Greenwich Village (1976)
- Heart Beat (1980)
- What Happened to Kerouac? (1986) Dokumentala.
- Naked Lunch (1991)
- Life and Times of Allen Ginsberg (1993)
- Allen Ginsberg Live in London (1995)
- The Last Time I Committed Suicide (1997)
- The Source (1999)
- Beat (2000)
- Words of Advice: William S. Burroughs on the Road (2007)
- Neal Cassady (2007)
- Howl (2010)
- Magic Trip (2011)
- Big Sur (2012)
- Corso: The Last Beat (2012)
- On the Road (2012)
- The Beat Hotel (2012)
- Kill Your Darlings (2013)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.mixcloud.com/gagarineguzkiirratia/beat-belaunaldia/
- ↑ Goizalde, Landabaso. Beat emakumeak. Berria, 2015eko abenduak 15, CC BY-SA 4.0, berria.eus (kontsulta data: 2025-8-6).
- ↑ Basaguren Duarte, Iñigo. Gazte basatiak, absurdoa, tiroak, iraultza. Argia, 2022ko maiatzak 11, CC BY-SA 4.0, argia.eus (kontsulta data: 2025-8-6).
- ↑ https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/sautrela/bideoak/osoa/2143422/bideoa-beat-belaunaldia/
- ↑ https://www.elcorreo.com/zurekin/beat-belaunaldiko-kide-20190217171822-nt.html