Beauvais gertuko ikuspegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Beauvais gertuko ikuspegia
(
Paysage près de Beauvais)
Boucher Francois - Landscape Near Beauvais.jpg
Jatorria
SortzaileaFrançois Boucher
Sorrera-urtea1740(e)ko hamarkada
Jatorrizko izenburuaLandscape Near Beauvais eta Paysage près de Beauvais
Amaiera lekuaFrantzia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak49 (altuera) × 58 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaHermitage museoa
BildumaHermitage museoa
InbentarioaГЭ-5734

Beauvais gertuko ikuspegia margolana François Boucher margolari frantsesak 1740. urtearen inguruan egindako obra da. XVIII. mendean Lenoir bilduman zegoen. 1923tik San Petersburgoko Hermitage museoan dago gordeta.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1740an margotuta, hemen Boucherrek Beauvais inguruko landa-ikuspegia jaso zuen. Herri edo auzune txiki batean ibaia eta, gainean, harrizko zubia ikusten dugu. Zubiaren bi aldetan etxe batzuk daude: errota, dorre txiki bat, beste etxe txiki batzuk... Nagusitasuna ikuspegiak du; atzean zeru lainotu bat dago. Orokorrean lasaitasuna dario. Eszenatoki horretan pertsona batzuk ikusten dira: andre garbitzaile bat txalupa batean jarrita, beste emakume bat balkoian, gazte bat txalupa ondoan, txakurtxo bat harri baten gainean ibai erdian. Justu txakurraren ondoan dagoen harrian margolariaren sinadura ikus daiteke.

Margolanak "F. Boucher" sinadura erakusten du, beraz. Egin zen urtea zehatz-mehatz ez da ezagutzen baina espezialisten arabera eta beste antzeko lanekin konparatuta, 1740 ingurukoa izan daiteke. Jakina da, bestetik, 1743tik 1755ra Boucherrek Beauvaiseko Errege Tapiz Manufakturan lan egin zuela. Honen antzeko beste margolan bat Amsterdamgo Rijksmuseumen gordetzen da.[1]. Boucher margolariaren sinadura.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harold Joachim, The Helen Regenstein Collection of European drawings : catalogue, Chicago, Art Institute of Chicago, 1974, 66.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Louis Auvray, Dictionnaire général des artistes de l'école française, Paris, 1882.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]