Edukira joan

Bedan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bedan
Trintxa

Bedan edo berana metalaren eta zuraren artisautzan erabiltzen den esku-tresna bat da.[1]

Bec d'ane expresiotik dator ("ahate-mokoa", antzinako frantsesez).[2]

Bedana Baionako Euskal Museoan.

Zurgintzan, bedana aho-zirikako mihiztadurak lantzeko erabiltzen da, altzari eta habeetan.[3] Orokorrean, material batean eginiko kanalen barruak lantzeko erabiltzen da, mailu batez lagunduta,[4] hala nola damaskinatuan zein lutherian.

Makina zulatzaileetan erabilitako bedanak.

Bedana zizel estu eta kurbatua da, eskuz erabiltzen dena. Bere lodiera zulatu beharreko piezaren herena baino gehiago ez izatea komeni izaten da.[5]

Halere, zurgintzan aho-zirikak egiteko erabiltzen diren makina zulatzaileen barauts bereziei ere bedan izena ematen zaie.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «bedán | Gakoa» bergarakoeuskara.eus (kontsulta data: 2019-07-13).
  2. «Définition d'un bédane ou bec-d'âne» www.meubliz.com (kontsulta data: 2019-07-13).
  3. Woodworker's guide to joinery.. Fox Chapel Pub. Company 2010 ISBN 9781565234628. PMC 489010205. (kontsulta data: 2019-07-13).
  4. «Mortise and tenon timber joints» www.diydata.com (kontsulta data: 2019-07-13).
  5. «Bec-d'âne» www.meubliz.com (kontsulta data: 2019-07-13).[Betiko hautsitako esteka]
  6. (Frantsesez) SylvainG. (2018-04-05). «Ajustement d’une mortaiseuse» DU BOIS FRANC À L'OEUVRE (kontsulta data: 2019-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]