Luthier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Stradivariren irudia, luthier garrantzitsuenetakoa.

Luthierrek harizko instrumentuak sortzen eta konpontzen dituzte. Luthier hitza frantsesezko luth-etik dator eta "laude" esan nahi du.

Egiten eta konpontzen dituzten harizko instrumentuak asko dira: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua, mota guztietako gitarrak, lautea, mandolina...

XVI. eta XVIII. mendeen artean lan egin zuten gaur egun ere luthier ezagunenak direnek, nagusiki Italiako iparraldean.

Bresciako (Italia) eskola munduko zaharrena da, 1530 eta 1630 artean sortua eta 20 "magister" edo maisuek osatua. Horien artean Giovan Giacomo della Corna, Daniel de Laude, Guglielmo Frigiadi, Francesco Inverardi, Battista Laffranchi, Fiorini Inverardi eta Micheli familiakoak (Zanetto Micheli, Pellegrino, Giovanni, Battista eta Francesco) ditugu.

Hauetaz gain, Gasparo da Salò (1540-1609), Gio Paolo Maggini (1580-1630), Amati familia (Andrea Amati, Antonio Amati, Hieronymus Amati I, Nicolo Amati eta Hieronymus Amati II), Guarneri (Andrea Guarneri, Pietro de Mantua, Giuseppe Guarneri, Pietro Guarneri eta Giuseppe del Gesù), Tiroleko Jacob Stainer (1617-1683), Cremonako Stradivari familia (Antonio: ca. 1644-1737), Gagliano familia (Alexander, Nicolo I eta Ferdinand), Piacenzako Giovanni Battista Guadagnini (1711-1786) eta Bolognako Ansaldo Poggi (1893-1984) eta Roberto Regazzi (1956).

Gaur egun, luthier eskolak sortu dira munduan zehar. Nahiz eta onenetakoak Europan aurkitu, Amerikan, Japonian eta Txinan ere aurkitu ditzakegu luthier eskolak. Euskal Herrian, Bele Lutheria Eskola dago, Bilboko Musika Kontserbatorioaren barruan.[1][2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nola egiten da biolin bat? Bilboko luthier eskolan sartu gara.», Euskadi Irratiko Faktoria saioa, 2014-05-27, . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  2. Bele Lutheria Eskola, . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.
  3. Arroitajauregi: Taller de Luthería, . Noiz kontsultatua: 2018-12-16.