Bederatzigarren olatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bederatzigarren olatua
Hovhannes Aivazovsky - The Ninth Wave - Google Art Project.jpg
Egilea Ivan Aivazovski
Mugimendua Erromatizismoa
Sorrera 1850ean bukatuta.
Kokalekua Estatuko Museo Errusiarra, San Petersburgo  Errusia
Materiala olioa mihise gainean.
Neurriak 221 zm. × 332 zm. cm

Bederatzigarren olatua (errusieraz: Девятый вал) jatorri armeniera zuen Ivan Aivazovski margolari errusiarraren lan ezagunena da. 1850an bukatu zuen baina, antza, 1848an hasi zuen. Gaur egun San Petersburgoko Museo Errusiarrean ikus daiteke. Batzutan esan da hau dela Errusiako margolan ederrena.[1] Ivan Aivazovski egin zituen itsas ikuspegiei esker oso ospetsua izan zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan gauean izandako ekaitzaren ondorengo zazpi naufrago ikusten ditugu. Naufragoak salbatu nahian gelditu diren hondakinetara heltzen dute. Dena dela, protagonismoa ez da gizonena, eguzkiarena eta itsasoarena baizik.

Izenburua itsas tradizio batetik dator: olatu guztien artean txikizio handiago eragiten duena bederatzigarrena da.[2] Orokorrean, margolanak kolore beroak erakusten ditu eta, moduz, itxaropena adierazten du, hau da, okerrena igaro da. Gaia erromantizismo garaian oso ohikoa zen: naufragio eta gizakiaren borroka izadiaren elementuen aurrean.

Ivan Aivazovskik, zuen ikus-memoria handiari esker, paisaiak buruz margotzen zituen, hauek aurrean izan gabe. Haren iritziz ezinezkoa zen zuzenean elementuen mugimendua pintzelen bitartez. Harentzat garrantzitsuago zen irudimena sentzazioak baino.

Naufragoak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bederatzigarren olatua Aldatu lotura Wikidatan