Begi beltzak (abestia)
| Begi beltzak (abestia) | |
|---|---|
| Ivan Rebroffen, Fiodor Xaliapinen, Al Jolsonen, Maxine Sullivanen, Django Reinhardten, Louis Armstrongen, Alexandraren, Violetta Villasen, Alexandrov Taldearen, Sara Montielen, Leningrad Cowboysen, Vitasen eta Vladimir Vysotskiren musika-lana | |
| Egilea(k) | Ivan Rebroff, Fiodor Xaliapin, Al Jolson, Maxine Sullivan, Django Reinhardt, Louis Armstrong, Alexandra, Violetta Villas, Alexandrov Taldea, Sara Montiel, Leningrad Cowboys, Vitas eta Vladimir Vysotski |
| Argitaratze-data | XIX. mendea |
| Izenburua | Очи чёрные |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | Tsyganskiy romance (en) |
| Hizkuntza | errusiera |
| Egile-eskubideak | jabari publiko |
| Hitzak | Yevgeny Grebyonka (en) |
«Begi beltzak» (errusieraz: Очи чёрные) errusiar kanta da. Genero ikuspuntutik erromantza da. Egilea Ukrainako poeta bat izan zen, Jevhen Pavlovitx Hrebinka. Poema lehen aldiz Literaturnaia gazetan agertu zen, 1843ko urtarrilaren 17an. Musika, bestetik, Florian Hermannen vals alemaniar batetik dator. Lehen aldiz, hitzak eta musika batera, 1884ko martxoaren 7an plazaratu ziren. Fiodor Xaliapinek bertso batzuk gehitu zituen eta munduan zabaldu zuen.[1]
Eztabaida
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantaren jatorria azaltzeko bada beste hipotesi bat. Kubatarrek ere haren egiletza eskatzen dute. Haien ustez, Sindo Garay (1867-1968) konpositore kubatarrarena da; Sindok bere neska-lagun Ursularentzat idatzi eta antzoki batean interpretatu omen zuen. Diotenez, errusiar eta italiar kantari talde batek entzun eta melodia Errusiara eraman zuten. Errusian bertsoak ulertzen ez zituztenez, errusiar konpositoreren batek letra idatzi omen zion eta kantaz jabetu.[2]
Jatorrizko poema (Hrebinkaren bertsioa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusieraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Очи чёрные, очи страстные,
Очи жгучие и прекрасные!
Как люблю я вас, как боюсь я вас!
Знать, увидел вас я в недобрый час!
Ох, недаром вы глубины темней!
Вижу траур в вас по душе моей,
Вижу пламя в вас я победное:
Сожжено на нём сердце бедное.
Но не грустен я, не печален я,
Утешительна мне судьба моя:
Bсё, что лучшего в жизни Бог дал нам,
В жертву отдал я огневым глазам!
Transliterazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otxi txornye, otxi strastnye,
Otxi zhgutxiye i prekrasnye!
Kak liubliu ga vas, kak boius ja vas!
Znat, uvidel vas ja v nedobry txas!
Okh, nedarom vy glubiny temnei!
Vizhu traur v vas po duxe moiei,
Vizhu plamia v vas ja pobednoie:
Sozhzheno na niom serdtse bednoie.
No ne grusten ja, ne petxalen ja,
Utexitelna mne sudba moia:
Vsio, txto lutxxego v zhizni Bog dal nam,
V zhertvu otdal ja ognevym glazam!
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begi beltzak, begi grinatsuak
Begi sutsuak, ederrak
Nola maite zaituztedan, nola beldurtzen zaituztedan
Agian une txar batean ezagutu zintudan.
O, zerbaitegatik zarete itsasoaren sakona baino ilunagoak
Nire arimaren dolua dakusat zuengan.
Bertan ahitua, bihotz gaixo bat
Baina ez nago triste, ez nago triste
Kontsolamendua aurkitzen dut neure patuan:
Dena, bizitzan Jainkoak eman digun onena
Sakrifikatu egiten dizuet, suzko begiak.
Bertsioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asko dira: hona hemen haren kantari batzuk:
- Vladímir Vysotski,
- Django Reinhardt,
- Mireille Mathieu, "Les Yeux Noirs" izenburuarekin.
- Louis Amstrong, "Dark Eyes" izenburuarekin.
- Ernesto Lecuona, "Ojos negros" izenburuarekin.