Sindo Garay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sindo Garay
Sindo.jpg
Bizitza
Izen osoa Antonio Gumersindo Garay y García
Jaiotza Santiago de Cuba1867ko apirilaren  12a
Herrialdea  Kuba
Lehen hizkuntza gaztelania
Heriotza Habana1968ko uztailaren  17a (101 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, abeslaria, kantugilea eta gitarra-jotzailea
Izengoitia(k) Sindo Garay
Genero artistikoa trova Itzuli
Musika instrumentua gitarra
ahotsa

Antonio Gumersindo Garay García, Sindo Garay bezala ezaguna, (Santiago de Cuba, 1867ko apirilaren 12a - Habana, 1968ko uztailaren 17a) musikari kubatar ospetsua izan zen. Autodidakta izanik, troba tradizionalaren barruan ospe handia lortu zuen.

Sindo Garay eta Eladio Guarionex Garay Reyes, haren semea, 1906an.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika berez ikasi zuen Sindo Garayk. Haurtzaroan, Kubako independentziaren aldeko José Maceo koronelaren bitartekari moduan ibili zen. Garai horretan ere José Martí ezagutu zuen; bigarren honi Semblanza de Martí konposizioa eskaini zion. Sarritan bere kantak oinarri ideologiko eta politiko sakona dute. Zirko munduan ere aritu zen. Petronila Reyesekin ezkonduta, bost seme-alaba izan zituen. Kubako Iraultzandoren omenaldi asko ezagutu zuen. 1968an hil zen, 101 urte zituelarik.[1]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

600 kanata baino gehiago sortu zuen. Kanta horietan kubatareen izaera oso ondo islatzen da. Kubako paisaiak, emakumeak, maitasuna dira bere lanen gaiak. Bere lanen artean hauek azpimarra ditzakegu: Amargas verdades, Mujer bayamesa, Guarina, La tarde, Perla, Retorna y Tormento fiero . Agian bere kantu ezagunetarikoa Ojos negros que fascinan izan daiteke, nahiz eta urtetan Errusiako egile ezezagunaren lana bezala aurketua izanda.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]