Fiodor Xaliapin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fiodor Xaliapin
Shalyapin in NNovgorod.jpg
Bizitza
Jaiotza Kazan1873ko otsailaren 13a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Paris1938ko apirilaren 12a (65 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Batignolles Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (Leuzemia)
Familia
Ezkontidea(k) Iola Tornagi
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea abeslaria eta opera abeslaria
Lantokia(k) San PetersburgoMoskuNew York eta Paris
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota baxua
IMDb nm0149924

Fiodor Ivanovitx Xaliapin (errusieraz: Фёдор Иванович Шаляпин; Ometeva, Kazan, Errusiar Inperioa, 1873ko otsailaren 13agreg./otsailaren 1ajul. - Paris, Frantzia, 1938ko apirilaren 12a) opera-kantaria izan zen, bere garaiko kantari liriko ospetsuenetako bat.

Nekazari familia batean jaio zen, eta bere kasa ikasi zuen kantuan. San Petersburgon (1894), Moskun (1899), Milanen (1901), New Yorken (1907) eta Parisen (1908) egin zituen aurkezpenak Musorgskiren Boris Godunov operarekin; hogeita hamar urtez kantatu zuen mundu osoan, eta oso ospetsu bihurtu zuen. Europako hiri handienetan kantatu zuen, eta urte askoan New Yorkeko Metropolitan Opera antzokian. Beste interpretazio ospetsu batzuk: Dossifei, Musorgskiren Khovanshchina (Khovanstxina) lanean; Mephisto, Gounoden Faust lanean; Boïtoren Mefistofele; Masseneten Don Quichotte (Kixotea), eta Rossiniren Il barbiere di Siviglia (Sevillako bizargina). Antzezle bikaina zen, eta Pabst zinemagilearen Don Quixote filmean parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fiodor Xaliapin Aldatu lotura Wikidatan