Begizko
Begizkoa edo begizkonesa munduan oso zabaldua dagoen herri sineskeria da. Horren arabera, pertsona batzuek bestei begiradaz kalte egiteko boterea dute. Sinesmen horren arabera pertsona batzuen begiradak edo nolabaiteko jarrerak edo sentimendu ezkor batek kaltea eragin diezaioke beste norbaiti. Begizkoa antzina-antzinatik datorren sinestea da eta ia mundu guztian zehar zabalduta dago; gainera, kultura guztietan antzeko ezaugarriak ditu.[1] Ekintza bera "begizko egitea" da.
Sineskeria hau antzinakoa da: Babilonian, antzinako Sirian[2] eta Sumerren[3] kontzeptua ezaguna zen eta haien testuetan horrela dago jasota; Bibliaren Itun Zaharrean ere aipatzen da. Munduan zehar, bestetik ere, oso zabalduta dago, baita Euskal Herrian ere.[1]
Normalean pertsona bereziak dira botere hori dutenak: sorginak,[4] aztiak, orokorrean deabruaren menpe dauden pertsonak. Begiradaz kalteak sor ditzakete (gaixotasunak, zorte txarra, minak...) eta baita hil ere.
Kultura desberdinetan horren aurrean, defentsa moduan, kutunak sortu dira. Oso ezagunak dira, esaterako, Turkiako begiak, nazarrak, edo Mediterraneo osoan itsasontzien branketan margotzen diren begitzarrak begizkoen eta zorte txarraren aurka.
Biktima edozein izan daiteke baina bereziki haurrak. Kasu horretan begizkoaren aurka Euskal Herrian umeari azkonarraren erpea ipini egiten zen, kaltetua ez izateko.[5][6] Ur bedeinkatua ere askotan erabiltzen zen begizkoak jota zegoen pertsonari madarikazioa kentzeko,[7] bai eta ezkilak, zintzarriak eta enparauek pertsonak eta abereak zaintzeko.[8]
Euskaraz, begizkoa edo begizko esaten zaioa, eta zenbait aldaerak daude, hala nola begisantar Bizkaiko zenbait herritan, eta begi gaizto Nafarroan, begigolpe eta begiguna Iparraldean.[1]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Erkoreka, Anton. (2005). «Mal de ojo: una creencia supersticiosa remota, compleja y aún viva» Munibe (Antropologia-Arkeologia) (Donostia) 57: 391-400. ISSN 1132-2217..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El curioso (y ancestral) origen del mal de ojo y de los amuletos que lo "curan"» BBC News Mundo (kontsulta data: 2026-02-08).
- ↑ Estética, Sección De. (jueves, 8 de septiembre de 2011). «Tocho T8: AMULETOS PARA EL HOGAR EN MESOPOTAMIA» Tocho T8 (kontsulta data: 2026-02-08).
- ↑ Homobono Martínez, Jose Ignacio. (2021). «4. BRUJERÍA Y MAL DE OJO.» Supersticiones, Creencias, Leyendas y rituales. Facetas del imaginario popular barakaldarra. Kobie. Serie Anejo, 22. (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) ISSN 0214-7971..
- ↑ «azkonar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2026-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Albizua, Javi Zabala; Bordas, Marta Saloña. (2005-11-15). «Bases para una etnozoología del tejón (Meles meles L.) con especial referencia en el ámbito cultural vasco» Cuadernos de Etnología y Etnografía Navarra (80): 319–327. ISSN 2530-5840. (kontsulta data: 2026-02-08).
- ↑ «Curación del aojamiento - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2026-02-06).
- ↑ Agirre Sorondo, Antxon. (1987). «Usos y creencias mágicas en Euskalerria sobre las campanas, campanillas y cencerros» Eusko Ikaskuntza.