Branka

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau ontzien atalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Branka (argipena)».
Bulbo itxurako branka.

Branka itsasontziaren aurreko partea da, ibileraren norabidea zehazten duena. Honi esker itsasontziak mugimendu aukera gehiago ditu. Ontziaren istriborreko eta ababorreko amula bat eginez osatzen da. Haren forma fina da, itsasoko ura ebakitzeko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Branka Aldatu lotura Wikidatan

Brankaren egitura nagusiak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.  Branka masta
  2.  Katazuloa
  3.  Bularra
  4.  Erraboila
  5.  Erraboil-adierazlea
  6.  Brankako helizearen adierazpena
  7.  Kate-zuloa
  8.  Brankako gaztelua
  9.  Zingo-markak
  10. Brankako zeharkako helizeen tunelak
  11.  Zeharkako helizearen marka
  12.  Erraboil-marka
  13.  Aingurak bere kate-zuloan
  14.  Kulunka-gila

Branka motak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian zehar branka mota desberdinak diseinatu izan dira. Hona hemen adibide batzuk:  

  •  Branka zuzena: XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran oso erabilia izan da. Lehiaketarako belaontzietan oso ohikoa da. Izan ere, motza denez, urak erresistentzia gutxi eragiten dionez gain, itxura aerodinamikoa ematen dio.
  •  Branka abiatua: branka mota hau oso ohikoa da arrantza egiteko ontzietan. Konbinaketa bat osatzen da urpealdearen branka zuzena eta urgainaldearen branka abiatuaren artean.
  •  Tawler branka: oso ohikoa da itsaso ekaiztsuetan arrantzatzen duten ontzi altuetan.
  •  Bibolin branka edo branka atlantikoa: Yate edo Clipper ere deitu izan dira eta oso erabilia da ozeanoetako ontzietan.
  •  Erraboil branka: gaur egun gehien erabiltzen den branka mota da. Bere izenak esaten duen moduan, ontzi hauen brankan erraboil bat dago. Pisu handiko ontzietan erresistentzia gutxi jartzen du uraren kontra.
  •  Maier edo koilara branka: branka abiatuaren mota bat da. Bere forma “V” baten modukoa da. Ezaugarri oso onak ditu; izan ere, eguraldia txarra denean, ukur mugimendua murrizten du.
  •  Branka alderantzikatua edo X-Bow branka: XIX. mendean eta XX.mendearen hasieran oso erabilia izan zen ontzi militarretan. Eguraldia txarra denean, oso egokia da. Hala ere, abiadura handia hartzen duten ontzietarako ez da oso komenigarria.