Begoñako Andre Maria

Begoñako basilika ondoko parketik ikusia
Begoñako Andre Maria Begoñako (Bilboko auzoa) Andre Mariaren adbokazioa da. Pio X.ak Bizkaiko Jaurerriko zaindari izendatu zuen 1903an, nahiz eta lurralde honetan debozio handia jaso izan duen 1676tik (dokumentu zaharrenen arabera).
Bizkaiko, eta bereziki Bilboko, fededunek Begoñako Amatxu izenez ezagutzen dute. Bere jai nagusia urriaren 11n ospatzen da, nahiz eta abuztuaren 15ean ere jai eta elizkizun bereziak egiten diren bertan.
Begoña hitzak Bego-oina esan nahi du bizkaieraz. Zure Oinetan zentzua eman ohi zaio.
Begoñako Amatxuri ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Begoñako Andra Mari
- Bizkaiko zaindari.
- Zure seme maitaleak
- Zugana kantari.
- Itsas gizon sinesdunak
- Zugan dabe kabi
- artzain gaixo menditarrak
- Zugan euren begi.
- Lugin eta langileak
- Zuri otoilari.
- Aberatsak ta txiroak
- zaituela argi.
- Ama maite bihotzeko
- bigun eta garbi.
- Bizkaiko seme-alabak
- hartu ta zain beti.