Begoñako basilika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Begoñako basilika
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Bilbao - Basilica de Begoña 14.JPG
Kokapena
AuzoBegoña
Koordenatuak 43° 15′ 31″ N, 2° 54′ 50″ W / 43.25868611°N,2.91384722°W / 43.25868611; -2.91384722Koordenatuak: 43° 15′ 31″ N, 2° 54′ 50″ W / 43.25868611°N,2.91384722°W / 43.25868611; -2.91384722
Historia eta erabilera
Eraikuntza1511 - 1621
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Bilboko elizbarrutia
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea 247

Begoñako basilika Bilboko izen bereko auzoan dagoen basilika da, Bizkaiko zaindaria den Begoñako Andre Mariaren omenez egina.

Egungo apaiza Jesús Francisco Garitaonandia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta lehen beste eraikinak izan, egungo basilika XVI. mendekoa da, Sancho Martínez de Aregok diseinatua. Bere hiru nabeen eraikuntza XVII. mendean bukatu zuten, hau da, 1511an hasi zenetik mende bat iraun zuten. Eraiki zuten bitartean gotiko estiloa garatu zuten eta Gil de Hontañónek egindako aurrealdea beste zatiak ez bezalakoa da.

XIX. mendean, basilikak Bilboko harresia osatu zuen. Izan ere, Tomas Zumalakarregi jeneral karlista bertatik hurbil zauritu zuten. Gudak erabat kaltetu zuen eraikina. Hori zela eta dorrea zein fatxadaren zati bat José María Basterrak zaharberritu zuen 1902 eta 1907 bitartean.

1942ko abuztuaren 16an, falangistek bonba bat jarri zuten basilikaren ateetan karlistak hiltzeko asmotan. Zenbait zauritu izan ziren.[1] Juan José Domínguez falangista ezaguna heriotza-zigorra jaso zuen ekintza hau egiteagatik.[2]

Kalteak zaharberritzeko lanek 1993ko irailetik 1994ko ekainera iraun zuten, hormak garbitu zituztenak. Kanpaidorreak 24 kanpai ditu, astunena tona batekoa izanik. Kanpaiak 1922an Suitzako Sumiswalden egin zuten eta zapi doinu ezberdin jotzen dituzte.

Salbe eta basilika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Salbe auzoaren izena hortik portura zetozen marinelak basilikaren lehendabiziko ikuspegia zutelako datorkio. Bere bidaia bukatuta zegoela eskertzeko, Begoñako Andre Mariari Salbe bat esaten zioten.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basilikaren jai nagusiak abuztuaren 15ean (Mariaren Jasone) eta urriaren 11n (Begoñako Andre Maria) ospatzen dituzte. Bilboaldean eta Bizkaia osoan hara erromes joateko ohitura dago. Horrela, San Joan Laterangoaren basilikaren lotuta dagoenez, induljentzia edo barkamena lortzen dute.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Amestoy, Alfredo (2002-9-1) «El falangista que fusiló Franco» (html) El Mundo.
  2. Suárez Fernández, Luis Franco. Los años decisivos: 1931-1945 Bartzelona: Editorial Ariel 221-4 or. ISBN 84-344-1332-9.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo