Behi mostrenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Behi mostrenko
Behi arraza
EspezieaBos taurus
Jatorria Andaluzia
SinonimoakPadurako behia. Palurda. Doñanako behia.


Padurako behi erdi basatiak Sevillako La Puebla del Rioko angio batean larretzen

Behi mostrenkoak edo besterik gabe "mostrenkoak" edota "padurako behiak" bezala ere ezagunak direnak, Andaluziako Doñanako Parke Naturalaren eta bere inguruetan kokatzen den bertako behi arraza bat da. Bereziki Almonte eta Hinojos de Huelva udalerrietan. Duela zenbait mende dago paraje haietan behi arraza hau eta betiko era jarraituz gobernatzen dira, behizainen aldetik aberei kanpotik bat ere bazkarik edo laguntzarik eman gabe.

Arraza nahiko ezezaguna eta gutxi ikertutakoa da. Padurako behiak Espainian Desagertzeko Zorian Dauden Azienda Arrazen Katalogo Ofizialean sartuta daude.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi hauek izen ezberdinekin ezagunak dira. Padurako behia (Gazteleraz: "Marismeña"), mostrenka, palurda edo Doñanako behia.

Jatorria eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi mostrenkoen jatorri filogenetikoa ezaguna da oraindik, nahiz eta bertako uro basatien eboluzioarekin lotzen den. Uroaren eboluzioak Ipar Afrikan Bos primigenius mauretanicus eman zuen. Ipar Afrikako lehendabiziko uro basati hauek etxekotzerakoan, Gibraltarko itsasartean barrena Iberiar penintsulan sartu zituzten. Haiengandik sortu zen Bos taurus macroceros, eta azkenean Andaluzia aldean Bos taurus tartesus, padurako arrazaren arbaso zuzena.

Tartessosen garaietatik, Doñana aldea ezaguna zen ehiztoki apartatzat, eta ehizgaien artean basabehiak zeuden. Behi mostrenkoen arbasoak seguraski.

Padurako behiaren kasuan, beste hainbat antzineko behi arrazekin gertatzen den legez, ez dago etxekotzeari buruzko daturik. Mendetan ehizagai bezala harturik izan zen Doñana inguruetan, oreinen antzera. egun Doñanako Parke Naturalaren barnean haragitarako azienda bezala dago.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doñanako behi mostrenkoak bertako aintzira eta paduretan bizitzeari egokituta daude. Neguan urtza dagoen lurrean erruz sortzen den belarra jaten dute, askotan ura erraperaino daukatela. Halakoetan arrisku handia daukate paduraren “begi” haietako batean erortzeko. Begi hauek paduran agertzen diren sakonera handiko iturburuak dira. Halakoetan behi bat baino gehiago akabatzen da itota. Uda lehorretan, berriz “paduraren begiak” izan daitezke edateko puntu bakarra agortutako paraje batean, eta hara hurbiltzen dira egarriz jotako behiak urrutitik ere[1].

Behientzat paduretako beste arrisku bat lokatz tranpak dira, animalia bat xurgatzeko gai diren lokatz biguneko guneak.

Oso euritsuak diren urtetan berriz, behi mostrenkoak urak hartutako paduretan ur mailaren gainean geratzen diren lur zerrendetan.

Doñanako paduren muturreko eguraldiak bahi asko akabatzen du urtero.

Arraza hauen basatasunaren ezaugarri bitxi bat zera da; bi zaldizko batera ikusten badituzte, ihes egiten dute, zeren eta "ateraketekin", hau da, basabehiak zaldiz harrapatzeko teknikarekin lotzen dituzte. Zaldizko bakarra ikusiz gero berriz, behiak ez dira izutzen, eta lasai geratzen dira.

Padurako behi hauek beste aldetik, zenbait adituren ustez, Ameriketako Behi kriolloen zein Ipar Ameriketako Mendebaldeko Adar luzeko behi aziendaren arbasoak dira, zeren eta paraje hauetan pilatzen baitzuten gero Ameriketara eramateko ontziratu behar zuten azienda.

Doñanako behiak, aintzirez gain, kostaldeko dunetan ikusten dira sarri, Landetako behien antzeko habitatak erabiltzen dituzte beraz.

Kopurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da zehazki ezagutzen. "Asociación Andaluza de Criadores de Ganado Marismeño" delako elkartearen arabera Doñanako inguruetan 850 abere inguru daude, nahiz eta denak arraza garbikoak diren ez da jakiten. Azken garaietan burututako ikerketa genetikoek kopurua 450-500 artean ezartzen dute[2].

Uztiaketa eta erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behi mostrenkoen kasuan, betizuenean bezala, askotan bakarrik erriflea izan da animalia hauen haragiaz baliatzeko modu bakarra[3].

Erabat libre eta kanpotik bazkarik eman gabe bizi direnez, behi mostrenkoen haragia uztiaketa natural eta ekologikoan koka daiteke.

Behi mostrenkoak dira Doñanako mendi eta aintziretako animaliarik arriskutsuenak[3].

Badago elkarte bat padurako behi hauen abeltzainak batzen dituena; "Asociación Andaluza de Criadores de Ganado Marismeño" izenekoa.

Doñanako Estazio Biologikoak babestutako arrazatzat dauka ere, eta behi hauen zaintzan aritzen da Parke Naturalaren ondare ekologiko bezala.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Euskal Herriko betizuak. Europako azken basa-behiak", Saturnino Napal Lekunberri y Alberto Pérez de Muniain Ortigosa, Argitaletxea Bizkaiko aldundia, 2006.
  2. Espainar Estatuaren bertako etxeko abereen gida
  3. a b Doñana. Juan Antonio Fernandez. Editorial Olivo-Sevilla. 1974. ISBN 84-400-1024-9