Edukira joan

Bekatu hilgarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bekatu horiek katolikoek apaizari airtortu behar diote betiko ez galtzeko.

Bekatu hilgarri edo bekatu astuna bekatu arinaren beste muturrean dagoen hutsegite edo ekintza larria da. [1] Katolizismoaren arabera, horrelako bekatu batek modu jakinez eta nahita egindakoaz, Jaungoikoaren manamendu baten aurka aritzea da. Teologia katolikoaren arabera horrelako bekatuek hil ondoren arima infernura bidaltzeko modukoak dira. Aitortza egiteko garaian fededunak horrelakoak aitortzeko erabat behartuta dago eta, ezkutatzen baditu, aitortzak bere balio guztia galdu egiten du; aitortza egin ondoren derrigorrezkoa da apaizak emandako penitentzia egia. Bekatu hilgarriak dira, esaterako, eta beti katolizismoaren ikuspuntutik, hilketa, bahiketa, intzestua, bortxaketa, adulterioa, buruaz beste egitea...

Hilgarri izateko betebeharrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Katolizismoa jarraituz, bekatu bat hilgarria izateko hiru baldintza bete behar ditu:[2]

  1. Gai larria izan behar du. Larritasuna Hamar Manamenduen bidez neurtzen da.
  2. Kontzientzia osoaz egin behar da eta erabateko borondateaz.
  3. Borondatea ondo pentsatua izan behar da norberaren aukera izateko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]