Edukira joan

Belarra y Compañía

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belarra y Compañía
Datuak
Izen ofiziala
Fábrica de Media Porcelana Belarra y Cía.
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Historia
Sorrera1865
Desagerpena1890(e)ko hamarkada

Fábrica de Media Porcelana Belarra y Cía. nafar enpresa bat izan zen, toska ekoizten zuena. 1865etik 1890eko hamarkadan desagertu zen arte jardun zuen.[1][2]

1865ean Martin Belarra Irisarri (1807-1878) industrial eta diputatu nafar aurrerakoiak enpresa sortu zuen. Aurretik, 1847an, Belarrak kaolin meategi bat erosi zuen Artikutzan eta, Berrizaunen toska fabrika bat egiteko asmoz, "Belarra y Compañía" elkartea eratu zuen.

Bere instalazioak, Igantziko Bentak auzoan, Bidasoa ibaiaren eskuinaldean egon ziren, Igantzi eta Arantzara daraman zubitik gertu, nahiz eta tailerraren eta labeen hondarrik ez den geratu.[1] Hala ere, eskualdea hondatu zuen 1872-1876ko gerra zibilak, XIX. mendearen amaierako espainiar gainbehera ekonomikoak eta arlo honetako enpresen lehia indartsuak, Pickmanena kasu, azkenean enpresaren desagerpena eragin zuten.[1]

Belarra y Compañíak Yanci, Belarra marka komertzialak trokelatu zituen bere produktuetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) del Guayo y Lecuona, José. (1994). «La fábrica de medias porcelanas de Yanci» Príncipe de Viana 55 (201): 117-134. ISSN 0032-8472..
  2. Seseña, Natacha. (1976). Barros y lozas. Madril: Prensa Española ISBN 84-2870-402-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.