Igantzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Igantzi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Igantzi. Euskal Herria.JPG
Igantzi udalerriaren herrigunea.
Flag of None.svg
Bandera

Igantziko armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg Iruñea
EskualdeaBortziriak
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaEscudo de Vera de Bidasoa.svg Igantzi
AlkateaLourdes Ibarluzea Irureta
(Herri Taldea)
Posta kodea31.790
INE kodea31259
Herritarraigantziar
Geografia
Koordenatuak43°13′32″N 1°41′57″W
Azalera16,63 km²
Garaiera205 metro
Distantzia70 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria631 (2020: Red Arrow Down.svg −8)
Dentsitatea37,58 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,75
Ugalkortasuna[1]‰ 67,67
Ekonomia
Jarduera[1]% 68,83 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,97 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 90,90 (2018)[2]
% 87,03 (2010)[1]
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.igantzi.org

Igantzi[3] ([iɣants̻i]) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Bortziri eskualdekoa. Hiriburu Iruñetik 70,5 kilometrora dago, eta 625 biztanle zituzten 2014. urtean. Udalerri euskalduna da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etimologia zaileko izena da Igantzi[4]. Artxiboetako forma zaharrena Eançi da eta 17. mendetik aurrera egun gaztelaniazko forma den Yanci edo Yanzi formak dokumentatu ziren.

Yanci gaztelaniazko deituraren euskaratze bat da Iantzi, Julian Iantzi aurkezlearen izenean ikus dezakeguna.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igantzi Iruñeko merindadeko udalerria da, eta horren iparraldean dago. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da, eta behin Berrizaunera helduta, Igantziranzko errepidea (NA-4020) bi kilometroz jarraitu.

Igantzik Lesakarekin egiten du muga iparraldean, Etxalarrekin ekialdean, eta Arantzarekin mendebaldean.

Igantzi horiz, Bortzirien artean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igantzi nahiko berandu garatu zen udalerri moduan eta herriari buruzko historiako lehen aipamena 1461. urtekoa da. Herria, jaurerria zen eta erregeari zergak ordaindu beharra zeukan. Horrela, 1494ko apirilaren 21ean, Joan III.a Albreteko erregeak, herriak alkatea eta almirantea izatea onartu zuen. Horrela, herriak hiru ordezkari proposatzeko eskubidea zeukan, eta erregeak hiru pertsona haietatik bat aukeratzen zuen alkate gisa. Alkateak, justizia administratzen zuen, ohitura eta foruen arabera, eta honek harturiko erabakiak almiranteak betearazten zituen.

Filipe V.a Espainiakoak eta haren emazteak Igantzin hartu zuten ostatu 1719an, beren soldaduekin batera. Gertakari haren oroigarri, inskripzioa jarri zen herriko udaletxean. 1914an Jose Maria Usanditzaga donostiar musikaria, La Llama izeneko opera idazteko, Igantziko pilotalekuaren ondoko etxe batean bizi izan zen denboraldi batez.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igantziko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bederatzi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,49 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).[5]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an EAJ alderdiko Iñaki Goienetxe Zubieta aukeratu zuten alkate. Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak eta hortaz gehiengo osoa; beste laurak EArentzat izan ziren. Baliogabeko botoak 41 izan ziren (emandako guztien %10,79) eta 35 boto zuri izan ziren (botoen %10,32). Abstentzioa %26,64koa izan zen.

Igantziko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 347 5
EA 211 4

2011n zerrenda bakarra aurkeztu zen, Herri Taldea. 322 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (María Lourdes Ibarluzea Irureta) erdietsi zituen.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Karrika Nagusia, 14 2. solairua

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Iñaki Goienetxe Zubieta EAJ
2011-2015 Lourdes Ibarluzea Irureta Herri Taldea
2015-2019 Juankar Unanua Batzorde izendatua[6]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igantziko Landetxea.

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igantziko Maritxu Etxeberria[7] (Ahotsak[8] proiekturako)

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso herri euskalduna da; igantzitarren %87,11k hitz egiten du euskaraz. Nafarrera hitz egiten da Igantzin[9], zehazki, Bortzirietako hizkera[10].

UEMAko kidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[Betiko hautsitako esteka]UEMAn dauden eta egon litezkeen herriak. (Iturria: Berria)

Igantzi herria UEMAko kide da. Udalerri mailan euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatu nahi duen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Dima.[11]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa duten herriak egon daitezke UEMA Mankomunitatean. Baldintza hori betetzen duten herri guztiak sartuko balira guztira 200.000 biztanle inguruko ingurunea litzateke. [12]

Bestak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Igantziko bestak irailaren 29an ospatzen dira, San Migeletan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel Goiaingeruaren (edo Arkanjeluaren) elizaren sarrera eta dorrea.

San Migel Arkanjeluaren eliza, estilo gotiko berantiarrean eraikia. XVIII. mendean zehar, elizaren jatorrizko itxurari alboetako besoak gehitu zitzaizkion. Parrokiako erretaula XVII. mendekoa da, eta elizak berez dorrerik ez zuen arren, gaur egungoa 1940. urtean eraiki zen.

Errukietako Ama Birjinaren baseliza, XVI. mendeko eraikina da, Piedadeko gainean kokatua, Lesakarantz doan errepidean. XX. mendean, zaharberritze sakonaren ondoren, kanpandorre txiki bat eraiki zen. Harrizko fatxadan, 1554. urtea ageri da grabaturik. Ama birjinaren omenezko eguna irailean ospatzen da.

San Juan Xar leizea.

Interes turistiko handieneko tokia San Juan Xar da, parke naturala bertatik Latsa erreka pasatzen da eta bertan leize batean kapera du, bertan urtean zehar meza batzuk ematen dira. Hortxe hazten da zuhaitz mota bat Iberiar penintsulan beste inon berez hazten ez dena: xarma (Carpinus betulus).

Igantziar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. Belasko, Mikel. (2010). Igantzi. (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
  5. «Herri haundiak goiti eta ttikiak beheiti» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  6. «Juankar Unanua berriz Igantziko alkate izateko aurkeztuko da» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-22).
  7. «Etxeberria Telletxea, Maritxu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  8. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  9. «Igantzi - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  10. «Bortzirietakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  11. «Udalerri Euskaldunen Eguna, Diman, festa eta aldarrikapena uztartuz | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  12. «Beste zazpi udalerrik jaso dituzte helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa