Edukira joan

Belen Macias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belen Macias

Bizitza
JaiotzaTarragona, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm0534442 Edit the value on Wikidata

Belén Macías Pérez, (Tarragona, Katalunia, 1968) zinemako eta telebistako film-zuzendari eta gidoilari kataluniarra da.

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Informazio Zientzietako lizentziaduna da, Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusiak diplomatua, eta Guion Cinematografikoa delakoa egin zuen San Antonio de los Bañosko Zinema eta Telebista Eskolan (Kuba).[1]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen lanak Al salir de clase (1998) telesaileko gidoilari gisa egin zituen. 2000. urtean El puzzle film laburra filmatu zuen, 35 mm formatuan, eta hurrengo urtean Mala espina (2001) film laburra. Film horren bidez, Alcalá Hiria saria jaso zuen Alcalá de Henareseko (Madril) film laburren jaialdian.

La doncella (2002) Diminutos del calvario film kolektiboaren ikus-entzunezko segmentu audiobisuala da. Urtebete geroago, Un lugar en el mundo (2003) serieko hainbat kapitulu egin zituen, eta hurrengo urteetan La Atlántida (2005) eta El monstruo del pozo (2007) telefilmak aurkeztu zituen.

2008an, Hospital Central telesaileko kapitulu bat zuzendu zuen, eta El patio de mi cárcel lanarekin (2008) debutatu zuen film luzean. Film luze horretan 80ko hamarkadan, Verónica Echegui buru zuen preso-talde batek antzerki-talde bat osatu zuen, askatasunik ezak zekarren errealitate beldurgarritik ihes egiteko. Opera prima hori Almodóvar anaiek ekoitzi zuten, Candela Peña eta Blanca Portillorekin. Filmak harrera ona izan zuen Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean.[2][3]

Macíasen hurrengo lanak telebistan izan ziren, La señora (2009) serieko 4 atal zuzenduz, eta 14 de abril. La República (2011), Belén Rueda protagonista zuen La princesa de Éboli / Eboliko printzesa (2010) miniserieaz gain.

2014. urtean Marsella estreinatu zuen. Sei urte behar izan zituen proiektu horrek, eta neskato bat (Noa Fontanals) bere ama biologikoarekin (María León) elkartu eta Frantziara aitaren bila egiten ari diren bidaiari buruz da.[2]

2016. urtean bere hirugarren film luzea estreinatu zuen: Juegos de familia, Juanjo Puigcorbé, Vicky Peña eta Antonio Valero protagonista zirela.[4]

Zineman genero arrakala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belén Macías CIMA Emakume Zinemagileen Elkarteko kidea da, eta Espainiako zineman emakumearen rola aldarrikatzen du:

«Emakumeak zinema industriaren % 9 baino ez da, eta protagonismo handiago baten alde borrokatu behar da».[2]

  • El puzzle (2000), film laburra
  • Mala espina (2001), film laburra
  • Diminutos del calvario (2002), film laburra
  • Un lugar en el mundo (2003) TV Serie (8 atal)
  • La Atlántida (2005) TV Movie
  • El monstruo del pozo (2007) TV Movie
  • El patio de mi cárcel (2008), film luzea
  • Hospital Central (2008) TV Seriea ( atal 1)
  • El don de Alba (2008) TV Seriea ( atal 1)
  • La Señora (2009) TV Seriea (4 atal)
  • La princesa de Éboli (2010) TV Serie (2 atal)
  • 14 de abril. La República (2011) TV Serie (3 atal)
  • Historias robadas (2012), film luzea
  • Marsella (2014), film luzea
  • Juegos de familia (2016), film luzea
  • Fugitiva (2018-¿?) TV Serie (¿? atal)


Sariak eta goraipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Kategoria Filma Emaitza
2008[3] Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen Elkartasunerako Saria El patio de mi cárcel Irabazlea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]