Belfast Celtic F.C.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belfast Celtic Football Club
Ezizena(k)The Celts (zeltak)
Sorrera1891-1949
Futbol zelaiaCeltic Park
edukiera: 50.000 lagun
inaugurazioa: 1901
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa

Belfast Celtic F.C. (izen osoa Belfast Celtic Football Club) Ipar Irlandako futbol talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1949an desagertu zen arte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belfast Celtic F.C. 1891ean sortu zuten katolikoek eta berehala hartu zituen Glasgowko Celtic F.C. taldearen izena eta jantzia. 1900an irabazi zuen bere lehen liga eta 1901ean Celtic Park zelaia inauguratu zuten Donegall Road auzoan, zaleek Paradise (paradisua) ezizenarekin ezagutzen zutena.

Irlandako Banaketa garaiak istilutsuak izan ziren eta 1920an liga irabazi zuen arren bertatik kanporatu egin zuten eta ez zen 1924 arte berriro jokatzen hasi, taldearen zalegoa oso nazionalista zelako egin zuten hau. Hurrengo urteetan Ipar Irlandako talderik indartsuena izan zen eta guztira 14 liga irabazteko gai izan zen.

Urtero Linfield (protestanteak) eta Celtic (katolikoak) beraien arteko partida jokatzen zuten gabonetan. 1948an istilu larriak izan ziren, Celtic irabazten joan ondoren Linfieldek azken minutuan berdindu eta zale protestanteek zelaia inbaditzeaz gain Celticeko hainbat jokalari jipoitu zituzten. Agintariek ezarritako isun txikien aurrean protesta egiteko taldeak Liga uztea erabaki zuen. Hurrengo denboraldian Amerikan bira bat egiten ari zela finantza arazoak azaldu zitzaizkion eta arazo hauei aurre egiteko gai ez zen izan. Ordutik lagunarteko partiduren bat baino ez du jokatu. Gaur egun The Grand Old Team (Talde handi zaharra) ezizenaz ezagutzen da.

1970an Donegal Celtic F.C. taldea sortu arte, Belfasteko katolikoek ez zuten futbol talderik izan.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Liga (14): 1900, 1915, 1920, 1926, 1927, 1928, 1929, 1933, 1936, 1937, 1938, 1939, 1940 eta 1948.
  • Kopa (8): 1918, 1926, 1937, 1938, 1941, 1943, 1944 eta 1947.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]