Belgikako inbasio alemaniarra (1940)
Belgikako inbasio alemaniarra | |
---|---|
Mota | gudu operazio militar |
Honen parte da | Plan Horia, Frantziako gudua eta Bigarren Mundu Gerra |
Denbora-tarte | 1940ko maiatzaren 10a - 1940ko maiatzaren 28a |
Kokaleku | Belgika |
Herrialdea | Belgika |
Parte-hartzaileak | |
Belgikako Gudua, Belgikako Kanpaina edo 18 eguneko Kanpaina ere deitua,[1] Frantziako Batailaren borroken parte izan zen, eta Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak abiarazitako eraso-kanpaina izan zen. 18 egunez iraundu zuen, 1940ko maiatzaren 10etik 28ra. Armada errenditu ondoren, Belgikaren okupazioarekin amaitu zen. 1940ko maiatzaren 10ean, gainera, Alemaniak Luxenburgo eta Herbehereak inbaditu zituen Fall Gelb (Plan Horia) operazio-planaren barruan.
Armada aliatuak alemaniarren aurrera egitea eta alemaniarren helburu nagusitzat jota Belgikan geldiarazten saiatu ziren. Frantziarrek armada aliatuen zati handi bat Belgikara bidali ondoren, maiatzaren 10etik 12ra, alemaniarrek euren operazioaren bigarren fasea hasi zuten, Ardenetan zehar eta, ondoren, Mantxako Kanalera. Heer alemaniarra kanalera bost egun geroago iritsi zen, aliatuak bilduz. Alemaniarren aurrerapenak itsasora itzultzera behartu zituen aliatuak. Ondorioz, Belgikako armadak maiatzaren 28an amore eman zuen.[2]
Belgikako Guduan, Hannuteko Guduan, alegia, lehen aldiz erabili ziren tankeak gerran.[3] Eben-Emael gotorlekuaren Guduan, bestetik, operazioetan paraxutistekin egin zen lehen operazioa burutu zen.
Kolapso belgikarrak Europa kontinentaletik erretiratzera behartu zituen aliatuak. Erresuma Batuko Errege Itsas Armadak Belgikako portuak ebakuatu zituen Dinamo Operazioan, bai Britainiar Espedizio Indarrari baita ere Belgikako eta Frantziako soldaduei. Horrek operazio militarrekin jarraitzea ahalbidetu zuen. Handik gutxira, ekainean, Frantziak amore eman zuen Alemaniaren aurka. Belgika alemanen kontrolpean egon zen 1944ko udazkenera arte, Mendebaldeko Aliatuek askatu zuten arte, alegia.
Giza bajak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belgika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekintzan hildakoak: 6.093 eta 2.000 atxilotuta hildako presoak[4]
- Desagertuak: 500 baino gehiago
- Gerra-presoak: 200 000[5]
- Zaurituak: 15 850
- Eraitsitako hegazkinak: 112
Frantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez daude datu zehatzak baina jakin badakigu Frantziako Guduan zehar baxa hauek izan zirela (maiatzaren 10eti ekainaren 22 arte):
- Ekintzan hildakoak: 90.000
- Zaurituak: 200.000
- Gerra-presoak: 1.900.000
- Eraitsitako hegazkinak: 264 (maiatzaren 12tik 25era) eta 50 (maiatzaren 26tik ekainaren 1 arte).
Erresuma Batua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Guduan izaniko baxak ez dira ezagutzen baina mendebaldeko kanpainan (maiatzaren 10tik ekainaren 22 arte) data hauel eman ziren:
- Ekintzan hildakoak: 68. 111 hildako, zauritu edo preso egindakoak
- Ibilgailuak: 64 000 ibilgailu galdu ziren
- Armak: 2.472 arma galduta
- Airean 344 hegazkin galdu zituzten maiatzaren 12tik 25 arte, eta 138 maiatzaren 26tik ekainaren 1a arte. Kanpaina osoan (maiatzaren 10tik ekainaren 22 arte) RAFek 931 hegazkin galdu zituen eta 1.526 baxa.
Alemania
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oberkommando der Wehrmacht txostenak mendebaldean maiatzaren 10tik ekainaren 4 arte egindako operazioei buruz (Zusammenfassender Bericht des Oberkommandos der Wehrmacht über die Operationen im Westen vom 10. Mai bis 4. Juni) datu hauek eman zituen:
- Ekintzan hildakoak: 10 232 soldadu eta ofizialak
- Desagertuak: 8463
- Zaurituak: 42 523
- Luftwaffek galdutako hegazkinak: 432 maiatzaren 10etik ekainaren 3 arte
- Kriegsmarine: baxarik gabe
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Belgian American Educational Foundation (1941). The Belgian Campaign and the Surrender of the Belgian Army, 10–28 May 1940 (Hirugarren edizioa). Michigango Unibertsitatea.
- ↑ Shirer, William L. (1990 [1960]). The Rise and Fall of the Third Reich: A History of Nazi Germany (Simon and Schuster edizioa). ISBN 978-0-671-72868-7.
- ↑ Healy, Mark (2008). John Prigent, ed. Panzerwaffe: The Campaigns in the West 1940, . Shepperton: Ian Allan. ISBN 978-0-7110-3240-8. 36.or.
- ↑ Keegan, John (2005). The Second World War. New York: Penguin Books. ISBN 978-0-14-303573-2. [1]
- ↑ Ellis, John (1993). The World War II Data Book. Aurum Press. ISBN 978-1-85410-254-6. 255.or. [2]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Belgique nazie dokumentala Youtuben.
- Belgikak parte hartutako guduak
- Frantziako gudua
- Alemaniak parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako guduak
- Bigarren Mundu Gerrako Mendebaldeko Fronteko operazioak eta guduak
- Belgikako historia
- 1940ko gatazkak
- Alemania-Belgika harremanak
- Belgikako gudua
- Belgikak parte hartutako Bigarren Mundu Gerrako operazioak eta guduak