Benbulbin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Benbulbin
Binn Ghulbain
Benbulbenmount.jpg
Gailurra
Garaiera 526 m.
Koordenatuak 54° 22′ 00″ N, 8° 28′ 00″ W / 54.366666666667°N,8.4666666666667°W / 54.366666666667; -8.4666666666667Koordenatuak: 54° 22′ 00″ N, 8° 28′ 00″ W / 54.366666666667°N,8.4666666666667°W / 54.366666666667; -8.4666666666667
Geografia
Benbulbin hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Benbulbin
Benbulbin
Benbulbin (Irlandako Errepublika)
Mendilerroa Dartry mendiak

Benbulbin, Ben Bulben edo Benbulben, irlanderaz Binn Ghulbain, Irlandako Sligo konderrian dagoen mendi bat da, Dartry mendiak deritzon mendilerroan, "Yeats herrialdean".

Benbulbin mendia babestutako eremua da, geologia aldetik garrantzi handiko lekua baita. Urrutitik edonondik ikusten dela ere mahai baten itxura du.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi honetako iparraldeko amildegiaren eskalada eguraldi txarrarekin arras arriskutsua da, alboan duen Atlantiko itsasoaren haize bortitzek mendia zuzen-zuzenean jotzen baidute. Aldiz, hegoaldeko magalaren oinezko igoera erraza da.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Butler Yeats irlandar olerkariaren Under Ben Bulben ("Ben Bulben Pean") olerkia nagusiki mendi honen eta Yeats lurraldearen deskribapena da, idazlea eskualde honetaz zeharo maitemindua baitzegoen. Olerkia The Irish Times egunkarian argitaratu zuen:

Under bare Ben Bulben's head
In Drumcliff churchyard Yeats is laid.
An ancestor was rector there
Long years ago, a church stands near,
By the road an ancient cross.
No marble, no conventional phrase;
On limestone quarried near the spot
By his command these words are cut:

Cast a cold eye
On life, on death.
Horseman, pass by!

Ben Bulben mendikaxko bilutsiaren pean
Drumcliff hilerrian Yeats datza.
Duela urte asko, handik hurbil eliz bat zegoen
Bere arbaso bat hantxe erretore izan zen.
Bide bazterrean, antzinako gurutzea.
Ez marmolik, ezta esaldi arruntik;
Lursailetik hurbil, kareharrian idatzirik
Bere azken borondatez hitz hauek daude:

Begirada hotzez begiratu
Bizitzari, heriotzari.
Zaldun, segi hemendik aurrera!

Zelta Ilunabarra olerkian ere mendia eta bere ekaitzen ospearen aipamena egiten du:

« But for Ben Bulben and Knocknarea,
Many a poor sailor'd be cast away.
Baina Ben Bulben eta Knocknarea inguruan,
Itsasgizon dohakabe bat baino gehiago hondoratu izan da.
 »
Zelta Ilunabarra, William Butler Yeats

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandar mitologiaren hainbat kontakizun eta ipuinen kokalekua ere bada.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benbulbin Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlanda