Benji, Zax & the Alien Prince
Itxura
Benji, Zax & the Alien Prince | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joe Camp |
Argitaratze-data | 1983 |
Izenburua | Benji, Zax & the Alien Prince |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 13 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Hanna-Barbera |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Euel Box |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBS |
Hasiera-data | 1983ko irailaren 17a |
Amaiera-data | 1983ko abenduaren 17a |
Benji, Zax & the Alien Prince (euskaraz Benji, Zax eta Estralurtar Printzea) AEBetako zientzia-fikziozko telesail bat da. Joe Camp ekoizleak sortu eta Hanna-Barbera ekoiztetxeak ekoiztu zuen. 1983ko irailaren 17tik abenduaren 17ra CBS katean aireratu zen. 13 atal izan zituen.
1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean ETB1ean euskaraz aireratu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Printzetxo estralurtar bat eta Zax izeneko bere robot hegalari leiala Lurrera iritsi dira. Bertan, agure batekin topo egin, eta haren txakurra den Benjik beren etxerako bidean lagunduko ditu. Baina bidean, Lurrera printzea atzeman asmoz ailegatu diren gaizkile estralurtar batzuei ere aurre egin beharko diete, haiek ere Zaxen antzeko robot hegalari bat dute, baina kasu honetan gaiztoa da.