Edukira joan

Berenice Lopez Reyes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berenice Lopez Reyes

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1989ko otsailaren 25a (35 urte)
Herrialdea Mexiko
 Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta nekazaria

Facebook: berenice.lopezreyes.3 Edit the value on Wikidata
Berenice Lopez Markel Garaizabalekin baserri inguruan, 2021.06.20
Berenice Lopez ohitura galdu barik, mexikar Domusantua Elorrion ospatzen, 2022.11.01

Berenice Lopez Reyes (Mexiko Hiria, Mexiko, 1989ko otsailaren 25a) mexikar jatorriko nekazari enpresaburua da, jogurtgilea eta gaztagilea. Bere Belaze enpresa haragi eta hondakinen, haragi prestatu propioen, arrautza, hegazti eta untxien txikizkako merkataritzan dihardu.[1] Baserri mundua hurbiletik ezagutzeko aukera ematen duen Belaze zaporeak proiektuaren sortzaileetariko bat.[2][3]

Neba gazteagoa du, Max. Kazetaritza ikasketak egiten ari zela, Kubara oporretan joanda ezagutu zuen Markel Garaizabal Buldain elorriotarra. Geroago, Euskal Herrira etorri eta haren bidez lurragaz sorturiko hartu-eman ahaltsua ere izan zuen. Hasieran, unibertsitatean legez sentitu zen, egunero zerbait ikasten: marmelada egiten, baba ereiten, amaginarrebaren aldeko osabengana Beruetera (Nafarroa Garaia) joan eta txerria hiltzen... eta ikasten jarraitzen du. Dena egin zitzaion interesgarria eta harrigarria: paisaia, eguzkia, mendia... Bertan gelditzea erabaki zuenean, euskara ikasi zuen.[2]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserritik bizitzea

Markel Garaizabal, Elorrioko Zenita auzoko Aldekoa baserrian hazi eta bizi izan da. Aitita-amamak bertara ezkondu ziren. Piriniar arrazako ganadua zuten eta esnea zein ortuariak saltzetik bizi ziren. Gurasoak, irakasleak izan dira.[4] Garaizabalek txikitan ez zuen irtenbide profesional gisa ikusi. Berenice etorri zenean, eta Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietako ikasketak amaituta, aukera izan zitekeela pentsatu zuten.[2]

Baserritik bizitzea ez da erraza, zer esanik ez lurrak edo baserria eduki ezean. Lurrak eta baserria edukita ere zaila da egin beharreko inbertsioari aurre egitea. Apustu handia da.[2]

Apurka-apurka hasi ziren, pausoz pauso, eta gustura sentitu ziren. Hasieran ortuari otzarekin hasi ziren. Hainbat ikastaro egin ostean,[3] behiak ipini zituzten, eta okela ere zuzenean saltzen hasi ziren. Aurrerago esnearen munduan hasi ziren. Bereniceren hitzetan:

Lotua da baserria, egun osoko lana baita,baina, aurrera begira, gure espazioa izatea da ideia. Produktuaren eraldaketa osoa gure esku izateko proiektu txikia sortu gura izan dugu, gure filosofiagaz bat datorrena. Ez dut ordutegirik, baina bai nire momentuak. Diru apur bat atera eta norbere burua hornitzeko aukera izatea ekarpen handia da.[2]

Mexikora

Ortuariekin hasi eta gutxira, Mexikora joan ziren. Han emandako bi urteetan hainbat proiektu ezagutzeko aukera izan zuten. Bueltan aukerak aztertu zituzten, eta Euskal Herriko ekoizle piloa ezagutu zuten.[2]

Belaze zaporeak proiektua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familiako baserrian hamar bat urte lanean eman osteko proiektua da. Hasieran batez ere ortuan aritu ziren. Gero, bi urtez bidaiatzen egon ziren, eta handik bueltan, bikoteak apustu serioagoa egitea erabaki zuen esne behiak ipinita. Yogurra eta gazta freskoa dira ekoizpenaren zati garrantzitsuenetakoa, baina ez bakarra. Baratzearekin, fruitu-arbolekin eta bestelako abereekin ere jarraitzen dute, dibertsifikazioa baita oinarri.[5]

Lopezentzat nor den ez ahazteko modu bat da: bizimodua ateratzea, baserriko lurrak ahalik eta ondoen zaintzea eta mantentzea, kalitatezko produktua eskaintzea, animalia-ongizatea, baserriari buruzko beste ikuspuntu bat ematea, apur bat modernizatzea... Bidea egiten ari da, jorratzeko bide berriak daudela uste baitu, eskolekin eta familiekin bisitak egiteko aukera esaterako.[2]

Eredu ekologikoa eta abeltzaintza birsortzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurragaz loturiko abeltzaintza egin gura izan dute, lurrak emandako mailan. Behiei pentsu ekologikoa ematen diete, baina belarra jaten dute gehien. Pauso garrantzitsua da baserrien bideragarritasuna bideratzeko. Geroago eta gehiagok eman dute ekologiarako pauso hori.[2]

Eredu ekologikoan egiten dute lan, nahiz eta ekoizpen esparruren batean zigilurik ez izan, txerrietan eta oiloetan, adibidez.

Gauza asko lehengo moduan egiten ditugu, baina saiatzen gara teknika berriak ere erabiltzen. Berrikuntza horien artean nagusia, "abeltzaintza birsortzailea" deritzona dute. Honelaxe azaldu du ekoizleak, hitz sinpleekin, zer den: “Oinarrian, zelaia zati txikietan banatzean datza, eta partzela bakoitzean egun bakarra egiten dute behiek”.[5]

Eredu ekologikoaren sistemak produktibitate aldetik eta baita lurrari begira ere, onurak besterik ez dakartza.

“Beti abeltzaintza estentsiboaren ereduaz hitz egiten da, baina teknikoki hori ere ez da guztiz positiboa, lurrari begira batez ere, gehiegizko ustiatzea ematen baita”.[5]

Belazekoek darabilten teknikarekin, partzela bakoitzak inpaktu handia izaten du, baina denbora tarte oso txiki batez, eta deskantsurako eta berriz errekuperatzeko denbora nahikoa emanez. “Belarrak indarra gordetzen du sustraietan, eta behia zati horretara bueltatzerako birsortzeko tartea izan du”. Aldi berean, behiarentzat onuragarria da egunero partzela berri batean belar fresko eta berria jatea, eta ongarria uniformeago banatzeko ere balio du sistema horrek.

Berrerabilpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrerabilpena dela eta, Lopezek zera dio:

Jogurta beirazko botiletan saltzen dugu, bueltan jaso eta berrerabiltzeko. Bezeroek asko eskertzen dute[2]

0 Km kontzeptua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsumo ohiturak aldatu egin dira. 0 kilometroaren kontzeptua indarra hartzen ari da. Jende asko joaten da baserrira bertara erostera, ondorioz denda ere ipini zuten ordutegi zehatz batekin eta jendeak errespetatu egiten du. Ekoizleek prezio duin batean saltzeko indarra ematen du salmenta zuzenak.[2]

Euskal baserrien eguneroko bizimodua erakutsi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baserrian bertan dute Belazeko kideek transformazio gunea, eta dituzten zazpi behietatik ateratzen duten esne guztia bertan eraldatzen dute. Produkzio txikia da, 70 litro inguru ateratzen baitituzte egunean. Zuzeneko salmenta bidez edo hurbileko dendetan saltzen dituzte haien produktuak, eta baserrian ere badute dendatxoa, astean bi egunetan eta bisita gidatuetan zabaltzen dutena.[5]

2021ean Lopezi eta Garaizabali hirugarren kide bat, Itziar Arbulu, batu zitzaien baserriko bisita gidatuez arduratzeko.[6][7]

Gure beste helburuetako bat da baserri mundua jendeari ezagutaraztea, eta bizimodu hau benetan aukera profesionala izan daitekeela erakustea.[5] Esperientzia horretan aukera ematen da animaliekin elkarreraginean aritzeko, Fukuoka lantegi txiki bat egiteko, euskal baserrien eguneroko bizimodua ezagutzeko eta egiten duten jogurta dastatzeko.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) en, Estás; Inicio >; BERENICE, Directorio Empresas Actividad CNAE | Directorio Empresas por Provincias > Datos generales de LOPEZ REYES; Generales, Datos; Comerciales, Datos; Generales, Datos; Administradores, Principales; Ejecutivos, Directivos Funcionales / et al.. «Lopez Reyes Berenice» EINFORMA. Información de empresas | Informes de empresas | Datos de empresas y registros empresas (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  2. a b c d e f g h i j «“Proiektu txikia sortu gura izan dugu, gure filosofiagaz bat datorrena" - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  3. a b «8. atala» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  4. «8. atala» EITB (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  5. a b c d e «Baserritik bizi, sistema tradizionalak eta berriak lotuz» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  6. (Gaztelaniaz) «Belaze. Baserriko zaporeak.» basquemountains-eu (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  7. (Gaztelaniaz) bekerreke. (2022-02-10). «Conoce la esencia del caserío ecológico en Belaze Zaporeak» Bekerreke (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).
  8. (Gaztelaniaz) Artolozaga, Gontzal Rubinos. (2022-05-27). «Belaze, visita guiada para conocer el día a día de un caserío vasco.» Turismo País Vasco (Noiz kontsultatua: 2022-12-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]