Xemein: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°16′13″N 2°30′21″W / 43.27028°N 2.50583°W / 43.27028; -2.50583
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Adrar (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Boteretsu Robota: Testu aldaketa automatikoa (-|kokapena +|probintzia= \n|kokapena)
10. lerroa: 10. lerroa:
|me=30
|me=30
|se=21
|se=21
|probintzia=
|kokapena = kokapenmapaEH
|kokapena = kokapenmapaEH
}}
}}

12:56, 15 azaroa 2009ko berrikusketa

Xemein
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaMarkina-Xemein
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°16′13″N 2°30′21″W / 43.27028°N 2.50583°W / 43.27028; -2.50583
Demografia

Xemein Markina-Xemeingo ekialdean dagoen auzoa da, antzinean elizate eta herri garrantzitsua izandakoa eta 1952 arte udaletxe propioa eduki izan duena. Horren lekuko udalerriaren izen ofiziala da, "Markina-Xemein" alegia. Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean dago.

Herri izandakoaren gune nagusiak bi dira, biak Markina zaharrarekin parez pare: iparraldean Arretxinagako Mikel Deunaren ondoan udaletxe izan zena eta udal probalekua ere daude; hegoaldean Xemeingo etorbideak Xemeingo enparantzara garamatza eta bertan Lea Artibai Ikastetxea eta Andra Mari jasokundearen eliza daude. Bi guneen artean, hilerria.

Herritarrei "xemeindar" deitzen zaie.

Demografia eta biztanleria

Udalerri gisa ageri den azken erroldan (1950ekoan) 1385 biztanle eta 331 etxe ditu. Azken urteetako erroldek ez dute Xemeingo biztanleria desberdintzen; udalerrian sakabanatuta dauden baserri-auzo batzuez gain, "Markina-Xemein" izenaren azpian alde urbano nagusi osoa jasotzen da.

Eraikin aipagarriak

Barroeta dorretxea
  • Andra Mari Jasokundearen eliza nagusia. Gaur egun dagoen eliza XVI. mendean eraiki zen aurretik zegoen txikiago baten ordez. Areto-eliza da (alemanez, Hallen Kirche), hiru habearte eta oinarri laukiluzea ditu. Bizkaiko elizarik handiena da bolumenari dagokionez, batez ere garaiera handia duelako. Sakristia eta korua XVII. mendekoak dira, eta erretaula manierista dauka, Andra Mariaren irudia erdian duela. Eliza honetan dago hilobiratua Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko sortzailea. Eliza bera Euskadiko Monumentu Nazional izendatu zuten.
  • hilerria. Mariano Laskurainek marraztua eta 1851n eraikia. Ilustrazioko osasun eskaerak betetzeagatik, hilerriak elizetatik kanpo atera nahi izan ziren, eta Xemeingoa dugu Euskal Herrian eredu berritzaile horri jarraiki eraikitako lehenengoa. XVI. mendeko Kristoren irudi bat dauka kapera nagusian. Oinarri laukiluzea du; ertzetako aterpeetan hilobi arruntak daude, eta erdiko gunean panteoiak. Hau ere Euskadiko Monumentu Nazional izendatuta dago.
  • Arretxinagako Mikel deunaren baseliza. Markina-Xemeingo eraikinik bitxiena da zalantzarik gabe. XVII. mendean eraiki zen baseliza, jatorri ezezaguneko hiru harritzar handik osatzen zuten egitura estaltzeko. Harri horiek orekan daude bata bestearen ondoan, eta azpian zulo bat dago. Horren inguruan era guztietako sineskeriak zabaldu dira: zulo horretatik pasatzen denak senargaia/andregaia topatuko duela, hortzetako mina sendatuko zaiola, etab.
  • Barroeta dorrea.

Xemeindar ezagunak

Ikus, gainera

Kanpo loturak