Lea-Artibai
Lea-Artibai | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() Lea-Artibai Oiz menditik. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerriak | Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar |
Herri handiena | Ondarroa |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°30′W / 43.3°N 2.5°W |
Azalera | 180 km² |
Demografia | |
Biztanleria | data22 = |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Lea-Artibai Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Gipuzkoarekin mugakide. Izena ematen dioten Lea eta Artibai ibaiek mugatzen dute mendebaldean eta ekialdean hurrenez hurren, baita Kantauri itsasoak ere iparraldean.
Ispaster, Mendexa eta Etxebarria izan ezik, gainontzeko bederatzi herriak UEMA mankomunitate euskaldunean sartuta daude, Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetarikoa izanda.
Herri nagusiak kostaldekoak ditugu: Lekeitio (Lea ibaiaren itsasoratzean) eta Ondarroa (Artibairen bokalean).
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Kantauri Itsasoa, mendebaldean Busturialdea eskualdea, ekialdean Debabarrena (Gipuzkoa) eta hegoaldean Durangaldea.
Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean itsasoa, mendebaldean Lea ibaia (20 km), ekialdean Artibai (25 km) eta hegoaldean Oizko mendilerroa (1.026 m), Durangaldetik bereiziz.
Bestela, Leiako mendilerroa (Iluntzar mendiarekin, 727 m) dago mendebaldean Nabarniz (Busturialdea) eta Aulestia artean. Bedartzandi-Urregarai mendilerroak (704 m) banatzen ditu Aulestia eta Markina. Ekialdean, Arnoko mendilerroa kokatuta dago Markina eta Elgoibar eta Mutriku artean.
Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hamabi herri hauek biltzen ditu eta herriok honako biztanleria dute (2010):
Herria | Biztanleria | Lurraldea (km²) | Alkatea | Alderdi politikoa (2019) | |
---|---|---|---|---|---|
![]() |
Amoroto | 414 | 12,94 | Rafael Malaxetxebarria | HK |
![]() |
Aulesti | 680 | 25,31 | Mikel Ansotegi | EH Bildu |
![]() |
Berriatua | 1284 | 20,23 | Jon Arriola | EH Bildu |
![]() |
Etxebarria | 821 | 18,10 | Karmelo Gisasola | EAJ |
![]() |
Gizaburuaga | 201 | 6,32 | Jose Luis Azpiazu | IB |
![]() |
Ispaster | 668 | 22,62 | Jesus Maria Lekerikabeaskoa | EAJ |
![]() |
Lekeitio | 7.438 | 1,9 | Koldo Goitia | EAJ |
![]() |
Markina-Xemein | 4.950 | 44,79 | Luis Egurrola | EAJ |
![]() |
Mendexa | 431 | 6,91 | Jesus Maria Anakabe | EAJ |
![]() |
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz | 415 | 24,07 | Arkaitz Goikoetxea | EH Bildu |
![]() |
Ondarroa | 8.838 | 3,6 | Urtza Alkorta | EH Bildu |
![]() |
Ziortza-Bolibar | 408 | 18,94 | Alberto Garro | EH Bildu |
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tradizionalki, arrantza jarduera nagusia izan da Lea-Artibaiko herri nagusietan, Lekeitio eta Ondarroan alegia. Barnealdean, nekazaritza eta abeltzaintza garrantzi handia izan dute historian zehar. Halaber, eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.
EAEko indize bateratzailea 100 eta Bizkaikoa 93 izanik, 87an zegoen indize hori Markina-Bermeo eskualdean 1996an, nahiz eta alde nabarmenak izan udalerri batetik bestera. Jarduera industrial gehien hartzen duten udalerrietan gora egiten zuen indize horrek: 240koa zen Berriatuan, 236koa Gizaburuagan, 225ekoa Etxebarrian eta 121ekoa Amoroton. Gainerako guztietan Bizkaiko batezbestekoaren azpitik zegoen. Eskualdearen egitura ekonomikoa ere ez da berdina udalerri guztietan.
Ondarroako arrantza-portuaren eraginez, lehen sektoreak garrantzia du eskualdeko balio erantsiari dagokionez, % 15,5 izan baitzen 1996an, Bizkaiko batez bestekoa % 1,11 izan zen bitartean. Oro har, eskualdeko udalerri guztietan garrantzi aipagarria du lehen sektoreak, arrantzari lotuak zein nekazaritzari eta abeltzaintzari emanak. Industriak, bestalde, balio erantsiaren % 31,9 ekarri zuen 1996an, Bizkaiko batez bestekoa berdinduz. Jarduera industriala Etxebarrian (balio erantsiaren % 83), Berriatuan, Ispasterren, Gizaburuagan eta Amoroton kontzentratzen zen, eta zerbitzuek, berriz, garrantzi berezia zuten Lekeition edo Markina-Xemeinen, Bizkaiko batez bestekoa (% 59) eta eskualdekoa (% 42) aise gaindituz. Eskualdearen bilakaera ekonomikoa aipatzerakoan ezin da ahaztu arrantzak azken urteotan jasan duen krisialdiak Ondarroan, batez ere izan duen eragina. Ontzien kopuruaren murriztearekin batera enplegua ere desagertu da. Oro har, nekez ari da berreskuratzen enplegu maila Markina-Xemein eskualdean. 1999tik 2000. urtera, esate baterako, 8 puntutan jaitsi zen INEMen erregistratutako langabezia Bizkaian, baina kopuru hori 1,7 puntukoa baino ez zen izan Lea-Artibai eskualdean.
Gaur egun, lehen sektore ekonomikoaren gainbeherarekin, beste arlo batzuk ustiatzen ari dira, batez ere turismoaren inguruan eta industriaren esparru batzuk.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hizkuntzari dagokionez, Lea-Artibai eskualde erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat. UEMA kideak dira 12 udalerrietatik 9.
Bestela, Ibilaldia ikastolen aldeko jaia 5 aldiz antolatu dute eskualdean: Lekeition hiru aldiz (1983, 2003 eta 2019an) eta Ondarroan birritan (1993 eta 2011an).
Hedabideen artean, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza eta Oizmendi Telebista daude.
Lea-Artibaiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Joan Antonio Mogel (1745-Markina, 1805), idazlea.
- Bartolome Madariaga (Etxebarria, 1768-1835), idazlea.
- Resurreccion Maria Azkue (Lekeitio, 1864-1951), euskaltzaina eta kulturgilea.
- Txomin Agirre (Ondarroa, 1864-1920), idazlea eta euskaltzaina.
- Buenaventura Zapirain (Lekeitio, 1873-1937), musikagilea.
- Santiago Onaindia (Amoroto, 1909-1996), idazlea eta itzultzailea.
- Anastasio Arrinda (Lekeitio, 1912-2004), idazlea.
- Eusebio Erkiaga (Lekeitio, 1912-1993), idazlea eta euskaltzaina.
- Augustin Zubikarai (Ondarroa, 1914-2004), idazlea.
- Benito Ansola (Lekeitio, 1928-), apaiza eta zinemazalea.
- Juan Mugartegi (Berriatua, 1933-2018), bertsolaria.
- José Ramón Arteta (Ispaster, 1934-), musikagilea.
- Jose Ramon Argoitia (Markina, 1934-), aktorea.
- Jon Azpillaga (Berriatua, 1935-2017), bertsolaria.
- Maribi Unamuno (Aulestia, 1957-), hizkuntzalaria.
- Nerea Ibarzabal (Markina, 1994-), bertsolaria.
- Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962-), idazlea.
- Yolanda Arrieta (Etxebarria, 1963-), idazlea.
- Erramun Osa (1964-), hizkuntzalari ondarroarra.
- Ana Urkiza (Ondarroa, 1969-), idazlea.
- Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970-), idazlea.
- Ander Lipus (Markina, 1971-), antzerkilaria.
- Aitzol Aramaio (Ondarroa, 1971-), zinemagilea.
Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Markinako Lehoia" (Markina, 1935-2017), herri kirolaria.
- Francisco Gabika (Ispaster, 1937-2014), txirrindularia.
- José Antonio Illoro "Txikito Bolibarkoa" (Bolibar, 1952-), zestapuntista.
- Jose Ramon Uriarte "Katxin" (Aulestia, 1956-), zestapuntista.
- Dina Bilbao (Ondarroa, 1960-1997), triatleta.
- Josu Urrutia (Lekeitio, 1968-), futbolaria.
- Jagoba Arrasate (Berriatua, 1978-), futbol entrenatzailea.
Beste arlo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pedro Zubiaur (Ziortza, 1540-1605), militar itsaslaria.
- Jose Maria Arizmendiarrieta (Markina, 1915-1976), kooperatiben sortzailea.
- Santiago Brouard (Lekeitio, 1919-1984), pediatra eta politikaria.
- Joseba Aldamiz-Etxebarria (Lekeitio, 1920-1966), abiadorea.
- Mario Onaindia (Lekeitio, 1948-2003), politikaria.
- Josune Ariztondo (Ondarroa, 1948-), politikaria.
- Kepa Aulestia (Ondarroa, 1956-), politikaria.
- Jabier Kaltzakorta (Markina, 1961-), Deustuko irakaslea.
- Jon Zarate (Lekeitio, 1979-), farmazialaria eta EHUko irakaslea.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Leartibai Garapen Agentzia
- Lea-Artibaiko Amankomunazgoa
- Eskualdearen turismoaren webgunea
- "11 Barri" Eskualdearen aldizkari digitala
- Eskualdeko berbalagunen bloga
![]() |
Lea-Artibaiko udalerri aurkibidea | ![]() |
---|---|---|
Amoroto • Aulesti • Berriatua • Etxebarria • Gizaburuaga • Ispaster • Lekeitio • Markina-Xemein • Mendexa • Munitibar • Ondarroa • Ziortza-Bolibar |