Eneko Belitz Gebarakoa (8. kondea): berrikuspenen arteko aldeak
t Erreferentzia zerrenda |
t Robot: Cosmetic changes |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
{{DEFAULTSORT:Velez Gebarakoa, Eneko}} |
{{DEFAULTSORT:Velez Gebarakoa, Eneko}} |
||
[[Kategoria:Euskal politikariak]] |
[[Kategoria:Euskal politikariak]] |
||
[[Kategoria:Oñatiko kondeak]] |
[[Kategoria:Oñatiko kondeak]] |
07:03, 31 urtarrila 2010ko berrikusketa
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Eneko Velez Gebarakoa | |
Jaio | 1597 | |
Madril (Txantiloi:ESP) | ||
Hil | 1658 |
Eneko Velez Gebarakoa, zortzigarren Oñatiko kondea eta Villamedianako kondea, (Madril, 1597 - ?, 1658), euskal politikaria izan zen.
Filipe IV.aren aholkulari, Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore eta Napolin erregeordea izan zen.
Familia
Ama Katalina Velez Gebarakoa eta aita Eneko Velez Gebarakoa Oñatiko kondeak zituen. Petri eta Joanes anai nagusiak hil ondoren jarauntsi zituen noblezia-tituluak.
Aguilar de Campoo markesen alaba zen Antonia Manrique de la Cerda ezkondu eta alaba bi izan zituen:[1]
- Katalina oinordekoa; lehendabizikoz bere osaba Beltran Velez Gebarakoa, Campo Realeko markesa, eta bigarrenez Ramiro Núñez Guzmán, Medina de las Torresko duke eta Napolin erregeordea ezkondu zituena;
- Mariana, Juan Domingo Ramírez Arellanokoa Aguilar de Inestrillasko kondea ezkondu zuena.
Karrera diplomatikoa
Napoliko erregeorde nagusienetariko bat izan zen, egoera nahiko penagarrietan asko egin zuelako.[2] |
Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore ere[3] izan zen.
1648an Napoliko erregeorde izendatu zuten. Karguan zegoela 1647ko Errepublikaren ondorioz sortutako egoeran bakea ezarri eta Frantziako armadaren erasoaren aurka egin behar zuen.
Madrilera itzuli zenean, Estatu-Aholkulari izendatu eta Gebarako markes titulua eman zioten. 1658an Milanoko gobernadore izendatu zioten baino kargua hartu baino lehen hil zen[4].
Erreferentziak
- ↑ Grandes de España.
- ↑ José Raneo: "Virreyes de Nápoles", Espainiako historiaren agirien bilduma, XXIII. Liburukia
- ↑ Ana Minguito Palomares: "Linaje, poder y cultura: El gobierno de Íñigo Vélez de Guevara, VIII conde de Oñate, en Nápoles"
- ↑ José Antonio Álvarez Baena: "Hijos de Madrid", II. Liburukia, 405. orr.