Hodi: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
Hodiak materiale ezberdinekin ekoiz daitezke : '''plastikozko hodiak''' (PVC, PP, PE), '''metalezko hodiak''' (altzairuzko hodiak, kuprezko hodiak), keramikoak (fibro-zementuzko hodiak). |
Hodiak materiale ezberdinekin ekoiz daitezke : '''plastikozko hodiak''' (PVC, PP, PE), '''metalezko hodiak''' (altzairuzko hodiak, kuprezko hodiak), keramikoak (fibro-zementuzko hodiak). |
||
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitzuenak daude, [[Laudio]] eta [[Amurrio]]ko [[Araba]]ko lurrandean batez ere. Petrokimika industrian [[Muskiz]]ko [[Bizkaia|Bizkaiko]] petrolio |
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitzuenak daude, [[Laudio]] eta [[Amurrio]]ko [[Araba]]ko lurrandean batez ere. Petrokimika industrian [[Muskiz]]ko [[Bizkaia|Bizkaiko]] [[Petronor]] petrolio [[Petronor|birfindegi]]an edo [[Pasaia]]ko elektraindarra sortzeko zentrale termikoan, materiale eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira. |
||
15:57, 11 martxoa 2010ko berrikusketa
Hodia likidoak, gasak edo edozein isurkari garraitzeko funtzioa duen zilindro erako ekoizkina da.Hodien ezaugarri geometriko nagusienak hauxek dira: kanpo diametroa eta barne diametroa (metrotan, pulgadetan), lodiera (milimetrotan) eta luzera (metrotan) dira.
Hodiaren zeregin garrantzitsuena likidoak eta gasak garraitzea da. Baita solidoak ere garraia dezake, adibidez, hormigoia, zementua, zekaleak, etabar.
Etxerako eta industrirako erabiltzen dira isurkariak garraiatzeko. Petrolioa garraitzen duenean olio-hodia deritzo, eta gasa garraitzen duenean gas-hodia.
Hodiak materiale ezberdinekin ekoiz daitezke : plastikozko hodiak (PVC, PP, PE), metalezko hodiak (altzairuzko hodiak, kuprezko hodiak), keramikoak (fibro-zementuzko hodiak).
Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitzuenak daude, Laudio eta Amurrioko Arabako lurrandean batez ere. Petrokimika industrian Muskizko Bizkaiko Petronor petrolio birfindegian edo Pasaiako elektraindarra sortzeko zentrale termikoan, materiale eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira.
Ekoizpena
Hodiak ekoizteko hiru prozedura erabiltzen dira:
- Soldaduragabea (seamless). Hodia industri labe batean berotutako altzairuzko xafla zilindro batetik eratzen da. Bero deformazioz extrusio bidez errodilloak erabiliz hodiaren itxura lortzen da. Soldaduragabeko hodiak presioa jasatzeko egokituak daude norabide guztietan homogenotasuna lortuz. Ekoizteko prozedurarik zabalduena da eta jakina komerzializatuena.
- Soldadura longitudinala.
- Soldadura helicoidala
Materialeak
Eskakizun tekniko eta ekonomikoen arabera hodiak materiale ezberdinekin ekoizten dira: Altzairua, latoia, kuprea, beruna, hormigoia, PPa, PVC.
Etxerako erabilera
Ura
Gaur egun, ur hodiak edo ura garraitzeko hodien materialerik erabilienak hauxek dira: kuprea, PVCa, PPa, PEAD eta altzairua.
Gasa
Kuprea edo altzairua (harikorra edo laminarra).
Berogailua
Kuprea da materialerik erabiliena. Instalkuntza zaharretan ordea burdin funditua erabiltzen zen.
Industrirako erabilera
Energia
580 °C goi tenperaturako eta 180 bareko lurrina garraitzeko altzairu erdoilgaitza erabiltzen da, Duplex, Inconel erakoa (Kr, Ni, Mb, elementuez eratua.
Ur kaudale handientzako 2 metro diametrotaraino burdin funditua edo karbono altzairua erabiltzen da.
Energia hidraulikorako hodia bereziak erabiltzen dira.
Petrokimika
Erdoilari, tenperatura eta presio handiei erresistitzeko lehen aipaturiko materiale ezberdinak erabilitzen dira batez ere Duplexa edo Inconela.
Nazioarteko kodeak
Hodien sistemak diseinatzeko industrian erabiltzen diren kode garrantzitsuenak hauxek dira:
ASME/ANSI
- ASME B31.1 - Elektraindarra sortzeko hodientzat.
- ASME B31.3 - Prozesu lantegietako hodientzat.
- ASME B31.4 - Petrolio, gas,hidrokarbonoak, alkoholak garraiatzeko hodientzat
- ASME B31.5 - Hozteko hodientzat.
- ASME B31.8 - Gasa garraitzeko hodientzat.
- ASME B31.9 - Serbitzu eraikinetako hodientzat.
EUROKODEA
- EN 13480 Metalezko industri hodiak
- EN 10255 Hodien tamaina
Ikusi baita ere
- Darcy-Weisbach ekuazioa
- Colebrook-White ekuazioa
- Moody Diagrama
- Uraren fluxua hodi batean
- Urare kaudalearen kalkulua hodi batean
Notak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur hodiak |
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hodia . |